Valorant ekainaren 2an iritsiko da PC guztietara

Lander Unzueta | 2020/05/26 11:00 Berriak



League of Legendsen garatzaileen doako shooterra beta itxian dago une honetan.

Riot Gamesek martxoan ezagutzera eman zuen Valorant shooterraren argitaratze data iragarri du. Ekainaren 2a izango da PCko jokalariek LoL edota Runeterra bezalako lanen sortzaileen obra berrira jokatu ahalko duten eguna.

Valorantek beta itxia du une honetan; streamer zehatz batzuen Twitch partidak ikusten zituztenei banatzen izan dizkiete betarentzako sarrerak. Beta maiatzaren 28an bukatutzat emango dute bideojokoa hobetzeko lanei ekiteko. Egin beharrekoen artean Madrilen, Atlantan, Dalasen eta Varsovian zerbitzariak ezartzea izango da Rioten helburuetako bat.

Zerbitzariak hobetzearekin batera ekainaren 2an kaleratuko duten bertsioan eduki gehiago gaineratuko dituztela iragarri dute garatzaileek. Zehazki mapa, pertsonaia eta joko mota berria gehituko dituzte. Beta itxiarekin ikasitakoari eta etorkizunera begira hobetu nahi dituzten atalei buruz mintzatu da Riot bideojokoaren blogean.

Doako plangintza izango duen FPSa da Valorant. Counter-Strike edo Overwatch bezalako shooterrengandik ikasi dute Riotekoek.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

181
Kide

3
Jolasten

35
Online

Azken erantzunak

Iker Ibarguren May 22, 2020, 2:16 p.m.

Puuuuuuufffffa! zenbat gozatu (eta sufritu!!) nuen joko honekin.... Artikulu bikaina Lander!!
Lordraneko erreinutik galduta - Dark Souls gogora…

Lander Unzueta April 25, 2020, 2:21 p.m.

Ez dute preziorik aipatu, beraz ez dut uste doakoa izango denik jatorrizko jokoa free to play bezala kaleratu zuten arren...
Trackmania berria uztailaren 1ean argitaratuko du…

Erredakzioa April 4, 2020, 8:33 p.m.

Kaixo, zaila da plataforma guztientzat zerbait egitea. Txapelketa hau egiteko play station proposatu genuen, ustez FIFA20 salmenta gehiena plataforma…
Game Erauntsiak eta Gu ere Baik FIFA20 Euskal Lig…