Arrazoia? Visceral Games-en aburuz bi jokuak oso ezberdinak izango direla elkarren artean...
Battlefield Hardline jokuaren zuzendari kreatiboaren, Iam Milham-en arabera etorkizunean beraien akziozko joku berria eta oraindik aurkeztu ez den Battlefiled 5a denboran batera bizi daitezke.
“Gure ustez Batllefield-en jolasteko era aintzat hartuta, zerbait ezberdina sortzen ari gara, horregatik bi jokuak denboran batera bizi ahalko lirateke.”
Jokuak jasan duen atzerapenari buruz ere hitzegin du “Ekaineko beta arrakastatsua eta gero, erabiltzaileek milaka gomendio, hobekuntza eta idea berriak bidali zizkiguten. Ez genuen denbora nahiko erabiltzaileek eskatzen zutena jokuan egongo zela bermatzeko. Bilera asko eta gero, behin jokua merkatura ateratzean ez dagoela atzera pausurik eta aukera bakarra edukiko genuela ondorioztatu genuen. Guk ahal dugun jokurik onena atera nahi dugu eta EAri atzeratzeko proposamena elarazi genion eta hauek onartu egin zuen egin genezakeena ikusita”.
Iruzkinak (3)
Patxi Ordozgoiti 2014ko ira. 30a, 09:20
Call of Duty-ren negozio sistemaren usaina dario guzti honi... Bi Battlefield urte berean gehiegizkoa da.
Haritz Odriozola 2014ko ira. 30a, 10:03
Guztiz ados Patxi. Hortaz gain Battlefield saga hasieratik jolastu dugun askori ez digu graziarik egiten Hardline-ri Battlefield izena jartzea. Aski garbi dago frankizia honek duen izenaz aprobetxatu eta salmenta gehiago egiteko estrategia dela, Hardline-k ez daukanean zer ikusirik Battlefield batekin.
Arkaitz Lasarte 2014ko urr. 1a, 08:17
Nere lehenengo mezua!! Ba nei egia esan gustatu zait hardline-ri buruz ikusi dudana. Ezberdina dela? Bai, baino ez ditugu gauza ezberdinak eskatzen? Ala ere DICE 5a egiten ari da, bainan hardline atzeratu bada 2015era logikak 5a 2016ra joango dela dio.
Ta nik ze esangot, Bad Company 3 nahi det eta!!!