Ubisoftek baieztatu du azaroak 20rako Watch Dogs jokoa WiiU plataforman argia ikusiko duela. Konpainiak jokoaren itxura erakusten duten hainbat argazki kaleratu ditu, bereziki grafikoei dagokionez.
Jokoak baina ez ditu momenturarte argitaratu diren deskargableak edukiko, hau da, beste kontsoletan kaleratu diren hauek. Baina honen konpentsazio modura beste eduki deskargable propioak izango dituela zehazten da.
WiiU-rako egokitzapen hau Ubisoft Bucharestek eraman du aurrera Ubisoft Montrealekin lankidetzan (jokoaren sortzaile originalak). Adaptazio honek, logikoa den bezala, WiiUk eskaintzen dituen abantailak aprobetxatzen ditu, hots, Gamepad-a. Honen abantailetako bat Off-TV aukera dugu, telebista itzaliz mandoarekin jolastea ahalbidetzen duena telebista erabili gabe. Era berea, telebistarekin jokatzea erabakitzen badugu, gamepad-a Chicagoko mapa interaktibo modura erabili ahal izango dugu.
Jokoa esan bezala, azaroaren 20an aterako da naiz eta AEBn jada kalean dagoen, eta ondorioz Youtuben hainbat bideo ikusgarri daude. Hala hainbat bideo uzten dizkizuegu, ikus dezazuen jokoak zein itxura duen.
Halaber, online jolasteko aukera ere bada, hona hemen:
Ubisoftek jasan dituen kritika guztien erdian Nintedoren kontsolarako jokoa ateratzen du. “Port” hau ondo egina egongo da edota Ubisoftek kritikak jasotzen jarraituko al du? Egia esanda interesagarri izan daiteke ikustea nola ateratzen dion zukua jokoak gamepad-ari, dirudienagatik baina, nahikoa mugatua izango da.
Iruzkinak (4)
Ander Intxaurrondo 2014ko aza. 19a, 12:59
Norbaitek jolastu al du joko honetara? Zer moduz dago?
Bingen Galartza Iparragirre 2014ko aza. 19a, 21:32
Berri onak nintendo zaleentzat! Jokoak oso itxura ona du. Nik ordenagailurako bertsioa daukat instalatuta (Lagun batek utzta) baina nire grafiko txartela ez denez Direct x11-rekin bateragarria berria erosi arte itxaron beharko dut :(
Xabier Calvo 2014ko aza. 19a, 22:20
Hurrengo bideo honetan : http://youtu.be/fAMOymjRcyQ Watchdog jokuaren konparaketa egiten da WiiU, Ps3, Xbox360 ta PS4 bertsioetan. Diferentziak handiagoak izango zirela pentsatzen nuen...
Ander Intxaurrondo 2014ko aza. 19a, 22:40
Egia esan joko honek izan dituen downgradeak hain bortitzak izan dira, generazio berriko eta zaharretako kontsolen artean diferentziak aurkitzea oso zaila egiten zaidala. Eskerrak PCrako modder batek desblokeatzea lortu zuen hobekuntza guztiak, Bingenek earki disfrutatuko du ordenagailua berritzean, jaja.
Joko honek kristona erakarri ninduen 2012ko E3ko aurkezpenean, baina denbora aurrera joan ala, ilusioa joan zitzaidan pixkanaka. Momentu batzuetan ez dakit ea aukera bat eman ofertaren bat ateratzen denean, edo betiko paso egin.