Harry Potterren mundu magikoan murgildu eta makila magikoa eskuan hartuta Hogwarts eta Diagon kalexka bisitazeko aukera ematen du.
Minecraft eta Harry Potterren bi zalek hasita, Witchcraft and Wizardry izeneko maparen azken bertsioa argitaratu dute Mojangen bideojokorako.
“RPG interaktibo” bezala bataiatu dute; azti gaztearen eleberrietan azaltzen diren lekuak bisitatzeagaz batera Hogwarts magia eta azti eskolako ikasle batean bilakatzeko aukera ematen die jokalariei.
Horrela, azti bezala Hogwarts eta Londresen dagoen Diagon kalexka bisitatu daitezke Witchcraft and Wizardryn. Horietan ziega eta erronka desberdinak gainditu beharko dira magia eta sorginkeriak erabilita.
Mapak PCrako oinarrizko Minecraft Vanillarekin funtzionatzen du: sortzaileek adierazi dutenez Java Minecraft 1.13.2 bertsioarekin erabili beharra dago. Lau jokalari elkarrekin aritzeko aukera eskaintzen du.
Witchcraft and Wizardry doakoa da, frogatu nahi dutenek Planet Minecraft webgunetik jaitsi dezakete. Elkarrekin aritzeko lagunak aurkitu edota informazio gehiago jaso nahi dutenentzat Discordeko zerbitzaria irekita dagoela jakinarazi dute.
Iruzkinak