'Wonder Boy': klasiko baten gaurkotze arrakastatsua

Urtzi Odriozola | 2018/09/12 09:07 AnalisiakRetroOrtzadarItzulpenak



Adin batetik gorako irakurle askori ezaguna egingo zaizue Wonder Boy aipatzen badut. Zehazki esateko, Wonder Boy III: The Dragon’s Trap, sagako laugarren jokoa ekarri nahiko nuke gogora. Akzio abenturako plataforma joko hau 1989an argitaratu zuten. Sega-ko Master System kontsola klasikorako eta garaiko saga ezagunenetako baten parte izatera iritsi zen.

Jokoak zeresana lortu zuen bideo-joko aldizkari ugaritan. Grafika koloretsu eta marrazki bizidunengatik goraipatua izan zen, baita soinu aniztasun handiko joko erakargarria izateagatik ere. Electronic Gaming Monthly etxearen Master Systemerako eginiko “urteko jokorik onena” saria jaso zuen 1989an. Beste batzuek, aldiz, Master Systemerako eginiko 8 bit-eko inoiz eginiko jokorik onenetako bat bezala deskribatu zuten.

Arrakasta ikusita, ez da harritzekoa orduan haurrak ziren eta ondoren etorri diren bideo-joko garatzaileen artean nolabaiteko arrastoa utzi izana. Horrela, iaz, nostalgikoon gozamenerako, Lizardcube garapen etxeak jokoaren berrargitalpen edo remake bat plazaratu zuen. Jokoaren egitura aldatu gabe, baina guztiz itxuraldatuta, jokoa berriz bizitzeko parada eman digute. Grafikoki ikusgarria da aldaketa eta esan beharra dago: oso dotore gelditu da. Zer esan gehitu dizkioten efektu bereziei buruz. Nahiz eta izugarrikeria bat ez izan, ñabardurak alde handia egiten du.

Horrekin batera, soinua ere zoragarria da. 1989ko joko originalaren melodiak errespetatu dituzte, baina, politono baten itxurako abestiak izatetik, musikari bikainek grabaturiko soinu banda bat edukitzera pasa da. Retro grafika eta musikak badute beren xarma, nola ez… baina aizue, garai berrietara ondo egokitutako joko bat bezalakorik ez dago!

Baina Lizardcubeko lagunak ez dira horrekin bakarrik gustura gelditu. Joko originala genero ikuspegitik zaharkitua geratu da, Wonder Boy horrek mutil prestu bat baitzuen protagonistatzat. Ohiko aurreiritziak ziren, noski, bideo-jokoak mutilentzat ziren lehen eta heroi/printzeak ere mutilak izan behar. Adibide argia da Game Boy kontsolaren izena bera. Bada joko honen bertsio berrituan, Wonder Girl ere izan zaitezke.

Eta ez hori bakarrik. Jokoan zauden bitartean botoi bat sakatze hutsarekin 1989ko bertsiora aldatzeko aukera ere jarri dute. Nostalgiko zaudenean botoi bat sakatu eta klik!, emulatzaile beharrik gabe Master System-eko jokoa izango duzu.

Hainbat kontsolatarako argitaratu zuten jokoa: Nintendo Switch, PlayStation 4, eta Xbox One-erako lehendabizi. Eta ondoren ordenagailuetako, Windows, Mac eta Linux sistema eragileetarako.

Esan daiteke garatzaile hauek ia denean pentsatu dutela orain. Bai, ia denean. Izan ere, ohi bezala, jokoa hizkuntza nagusietan bakarrik plazaratu zuten. Hala ere, zorionekoak izan gara eta hizkuntza berri gehiago onartzeko prestutasuna izan dutenez, Game Erauntsia-ko kideok jokoa osorik itzuli dugu euskarara. Ea laster katalanarekin batera ofizialki argitaratzen duten. Bitartean, Game Erauntsiaren webgunean daude itzulpenak eskuragarri.

 

Ostadar aldizkarirako Game Erauntsiak idatzitako artikulua.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak (2)

heaxpsd Ira. 12, 2018, 11:05 p.m.

Post baliagarri eta interesgarria, eskerrik asko konpartitzeagatik!

Urtzi Odriozola Ira. 30, 2018, 11:09 p.m.

Kaixo!! Pozten gara!! Lanean jarraitzeko indarrak ematen dizkigu honelako erantzunak ikusteak! Mila esker!

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

164
Kide

3
Jolasten

13
Online

Azken erantzunak

Urtzi Odriozola Ira. 30, 2018, 11:09 p.m.

Kaixo!! Pozten gara!! Lanean jarraitzeko indarrak ematen dizkigu honelako erantzunak ikusteak! Mila esker!
'Wonder Boy': klasiko baten gaurkotze arrakasta...

raulet7 Ira. 22, 2018, 10:30 a.m.

Egun on, Soy un chico de Barcelona y estoy interesado en conseguir el videojuego Jai Alai Spot para PC del año 2001. Si alguno de vosotros lo tie...
Lehen bideojoko euskalduna?

heaxpsd Ira. 12, 2018, 11:05 p.m.

Post baliagarri eta interesgarria, eskerrik asko konpartitzeagatik!
'Wonder Boy': klasiko baten gaurkotze arrakasta...

Bingen Galartza Iparragirre Ira. 6, 2018, 5:11 p.m.

Aupa Errazkin! aspaldiko! Jokalari beterenoak ez daukazue berriro erregistratu beharrik. Erregistratzeko orrialdea laster publikatuko dugu, hala er...
Minecraft zerbitzaria bueltan da

Bingen Galartza Iparragirre Ira. 6, 2018, 5:09 p.m.

Kaixo Iban! Ba zoritxarrez ez... Crossplaya Minecraft Windows Edition, kontsolak eta mugikorren artekoa da, baina gu Java Editionera jolasten gara....
Minecraft zerbitzaria bueltan da