50 bat bideo-joko guztiz doakoak izango dira oraindik aurrera. Beta bertsioek eta aldi baterako frogek ere tratu berbera jasoko dute.
Xbox Live Gold ez da beharrezkoa jada Microsoften kontsoletan dohainik eskuratu daitezkeen sare bidezko multijokalari lanetara jokatzeko. Xbox kontsoletako erabiltzaileek inolako harpidetzarik ordaindu gabe doan jokatu dezakete Fortnite, Warframe edota Rocket League bezalako jokoetara.
Microsoftek honen berriz joan den urtarrilean eman zuen, baina aldaketa orain egin dute. Jakitera eman dutenez 50 bat bideo-jokori eragingo die erabaki honek. Jarraian duzue zerrenda osoa:
- 3on3 FreeStyle
- Aegis Wing
- APB Reloaded
- Apex Legends
- Armored Warfare
- Battle Islands: Commanders
- Bless Unleashed
- Brawlhalla
- Call of Duty: Warzone
- Crackdown
- Crackdown 2
- Crimson Alliance
- Crossout
- CRSED: F.O.A.D.
- Darwin Project
- Dauntless
- DC Universe Online
- Dead or Alive 5 Last Round: Core Fighters
- Dead or Alive 6: Core Fighters
- Defiance 2050
- Destiny 2
- Doritos Crash Course
- Dungeon Defenders II
- Enlisted
- Eternal Card Game
- Family Game Night
- Fishing Planet
- Fortnite
- Galaxy Control: Arena
- Happy Wars
- Harm’s Way
- Hawken
- Hyper Scape
- Killer Instinct
- Korgan
- Minion Masters
- Neverwinter
- Outriders (Demo)
- Paladins
- Path of Exile
- Phantasy Star Online 2
- Phantom Dust
- Pinball FX2
- Prominence Poker
- Realm Royale
- Rec Room
- Resident Evil Revelations 2
- ROBLOX
- Rocket League
- Rogue Company
- Skyforge
- SMITE
- Spacelords
- Spellbreak
- Star Trek Online
- Techwars Global Conflict
- TERA
- The Four Kings Casino and Slots
- Too Human
- Trove
- Vigor
- War Thunder
- Warface
- Warframe
- World of Tanks
- World of Warships: Legends
- Yaris
Argitaratutako jokoekin batera abian jarritako beta bertsioak zein aldi baterako frogak ( asteburuetan doan jokatzeko jartzen dituzten lanak, adibidez) sartzen dira aldaketa honen baitan.
Hori horrela, gainerako kontsolek eskaintzen izan duten ezaugarria partekatzera iritsi da Xbox; PlayStation eta Switch plataformetan ez dago doako online jokoetara aritzeko ordaindu beharrik.
Game Passa da Xboxen zutabea
Jokalariak erakartzeko egindako aldaketa hau albo batera utzita, gaur egun Xboxentzako zerbitzu ezaugarriena dena indartzeko hartutako erabakia dela pentsa daiteke. Izan ere, Xbox Game Pass harpidetzak dagoeneko 23 milioi erabiltzaile dituela adierazi du Jez Corden Windows Centraleko arduradunak.
Xbox Live Goldeko harpidetza dakar, hain zuzen ere, zerbitzuaren Ultimate kategoriak: ulertzekoa da beraz oinarrizko Gold ezaugarriak dakartzan onurak pixkanaka baztertzen joatea Game Passa indartzeko asmoarekin.
Iruzkinak