Xbox Game Pass zerbitzuak 30 milioi harpidedun baino gehiago ditu, Strauss Zelnick-en arabera

Lander Unzueta | 2021/09/30 14:30 Berriak



Urtarrilean 18 milioi erabiltzaile zenbatu zituen Microsoft-ek. Gaur bertan Marvel's Avengers gehituko da zerbitzura.

Strauss Zelnick Take-Two enpresaren zuzendari exekutiboak elkarrizketa batean aipatu duenez, Xbox Game Pass zerbitzuak dagoeneko 30 milioi harpidedunetik gora ditu gaur egun.

Microsoftetik zifra hau baieztatu gabe geratu diren arren, elkarrizketa berean parte hartu du Phil Spencer Xboxeko arduradun nagusiak. “Kontsumitzaileei eskaintzen diezuna kontsumitzaileek nahi dutena izatea ziurtatu behar duzu”, adierazi du Zelnickek. “30 milioi harpidedun inguru dituzue, ezta?”, galdetu dio ondoren Spencerri, barre algaraka.

Xboxeko arduradunak ez du ukatu harpidedunen kopurua. 2021eko urtarrilean 18 milioi erabiltzaile zituen Xbox Game Passak, 2020ko irailean 15 milioi inguru zituzten bitartean. Zelnickek adierazitakoa egia bada, harpidetza zerbitzuak sekulako arrakasta edukitzea lortu du bideojokalarien artean.

 

Joko gehiago, plataforma gehiagotan

Gaur bertan hasitako Tokyo Game Show azokan Xboxek Game Passari lotutako hainbat iragarpen egin ditu. Scarlet Nexus, Back 4 Blood, AI: Somnium Files eta Mighty Goose jokoak gehituko dituzte zerbitzura, gaur helduko den Marvel’s Avengers-ekin batera. Game Pass Ultimate barruan dagoen Cloud Gaming zerbitzua herrialde gehiagotara zabaldu dute, gainera.

Xbox Game Pass zerbitzuaren eta plataforma desberdinen ekosistemaren aldeko apustua erabaki ona izango dela dirudi. Gaur egun harpidetza zerbitzua Xbox Series zein One kontsoletan, PC-an eta gailu mugikorretan erabili daiteke.

 

Belaunaldi berria etxera heltzeko zailtasunak

Izan ere, Phil Spencerrek aipatu duenez Xbox Series X eta S kontsolen urritasuna mantenduko da 2022an. Osagarrien eta mikrotxipen eskasiari lotuta dago edozein arlotako gailuei eragiten dien arazoa: “gogor gabiltza lanean kontsolak merkaturatzeko, baina denbora luzez aurre egin beharreko erronka izango da hau”.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

Steam konexioak huts egin du...

Azken erantzunak

Ibai Aizpurua 2024ko mai. 29a, 21:10

Analisi ederra! Beti erosi eta jolasteko zerrendan izan dut. Hain laburra dela jakiteak puntuak irabazi ditu neretzat!
LEGO Builder's Journey

Beñat 2024ko mar. 26a, 20:15

Erabat ados Journeyri buruz esandakoarekin. Ea laster Flower hasi eta bukatzeko aukera dudan, bere unean, lehen maila probatu besterik ez bainuen egi…
Journey: bizitza, bidai [Analisia]

Ibai Aizpurua 2024ko mar. 14a, 11:18

Analisi ederra! Ea noiz hartzen dudan denbora joko honetan jolasteko. Oso Amanita zalea naiz!
Creaks