Hirugarrenen enpresen jokoak izango dira ardatza: 007 First Light, Tides of Annihilation eta Reanimal tituluak erakutsiko dituzte, besteak beste.

Xbox Partner Preview aurkezpena iragarri dute Microsoft-ekoek. Etzi, azaroaren 20an, egingo da hirugarrenen enpresekin batera.

19:00etan hasiko dute aurkezpena. Xboxen YouTube eta Twitch kate desberdinetatik jarraitu ahalko da:

Hortaz, Xbox Game Studios markaren etxeko jokoak alboratu, eta kanpoko estudioen lanak izango dira nagusi aurkezpenean. Hiru bideojokoren presentzia aditzera eman dute: IO Interactive prestatzen ari den 007 First Light James Bond espioiaren bideojoko berriaEclipse Glow Games-en Tides of Annihilation ARPG ikusgarria eta Little Nightmares originalen Tarsier Studios sortzaileak, ildo berbera jarraituz, garatzen dabiltzan Reanimal pasako dira Partner Previewtik.

Iragarpen gehiago egongo direla aurreratzen dute; horien artean, Game Pass zerbitzuan eskainiko diren bideojokoak ere ezagutuko ditugu.

Aipatu modura, etzi 19:00etan ekingo diote Xbox Partner Preview zuzenekoari.