Inside Xbox baten bidez ikusiko ditugu etorkizuneko belaunaldiko obra berriak maiatzaren 7an.

Iritsi da kontsolen belaunaldi berriak eskaintzeko daukana ikusteko unea. Microsoftek bere hurrengo kontsolan kaleratuko diren bideojokoen berri emateko aurkezpena egingo duela iragarri du sare sozialen bitartez. Bertan Xbox Series Xren jokoetako gameplaya ikusteko aukera egongo dela adierazi dute.

Maiatzaren 7an Inside Xbox baten bidez egingo dute aurkezpena. 17:00etan hasiko dute ekimen digitala, eta bertan “nazioarteko garatzaileen eskuetatik belaunaldi berriko gameplaya” eskainiko dutela agindu dute.

Titulurik zehaztu gabe, 2018ko E3an iragarritako Halo Infiniteren gameplaya erakutsiko dutela pentsa daiteke. Horrez gain Ubisoftek oraintsu iragarritako Assassin’s Creed Valhallaren berri izatea ere espero da Xbox Inside horretan.