The Washington Post agerkariak AEBetan eginiko ikerketa batean argi adierazten du bideojokoek edota pelikulek pertsonen mundu ikuskera alda dezaketela. Estatu Batuetako helduen %40k baino gehiagok du bideojokoren bat etxean eta beste askok mugikorrean jolasten dute. Ez da, beraz, asko esatea jokoek kontuan hartzeko eragina dutela. Baina, ikerketa harago joan da.

2001-2013 urte bitartean sorturiko eta 1.5 milioi unitatetik gora saldutako 57 bideojoko aztertu dituzte. “Call of Duty” edota “Halo” serieko jokoak horren adibide. Joko horietako etsaiak taldeetan sailkatu dituzte: gizakiak orokorrean,  alienak, munstroak (zonbiak barne), Ekialde Hurbileko edo Latino Ameriketako terroristak, errusiarrak, ultra-nazionalistak (edo separatistak), 2. mundu gerrako etsaiak eta besteak (Irak eta Ipar Korea barne).

Emaitzak ikaragarriak dira. Baina harritzen al gaituzte? Errusiarrak dira jokoen %21ean etsai ohikoenak (12 jokotan), gizakiak orokorrean baino joko bat gutxiagotan (13 jokotan) eta estralurtarrak baino joko bat gehiagoan (11 jokotan). Latinoamerika (6 jokotan) eta Ekialde Hurbila (5 jokotan) biak batera kategoria berdinean sartuta ere, Errusia etsai nagusitzat duten jokoak gehiago dira.

Egunkariak aipatzen duenez, Gerra Hotzaren eraginaren olatuak segida omen du oraindik eta Errusiak Mendebaldearekin harremanak haustearekin eta Ukrainia edota Sirian duen parte-hartzearekin lotzen du joera hau.

Artikulu hau aiaraldea.eus hedabidean ere argitaratu zen.