14 urte pasa dira "The Legend of Zelda: Majora's Mask" N64 kontsolan argitaratu zenetik, eta 3DS eramangarrirako remake bezala itzuliko da udaberrian.
Joko honetan, Link protagonistak sorginkeria bati egin beharko dio aurre: 72 ordutan ilargia Clock Town hiriaren aurka talka egingo du.
Joko honen mekanika oso berezia da, 72 orduak jokoaren ordubete dira. Ordubetean ezer gutxi egin dezakegu, eta trikimailu desberdinak erabili beharko ditugu denbora kontrolatzeko, hau motelduz, denboran atzera eta aurrera eginez.
Maskara desberdinak izango ditugu eskuragarri, eta hauek botere desberdinak emango dizkigute. Hauei esker ziega desberdinak bisitatu ahalko ditugu, eta ihesean dabiltzan herritarrei lagundu, sorginkeria apurtu ahal izateko.
Aspaldi zeramatzaten jokoaren zaleek remake bat eskatzen, eta urte batzuen ondoren, azkenean kasu egin diete. Bere garaian disfrutatu zutenek berriz ere gozatu ahalko dute joko honekin, eta inoiz jolastu ez dugunok aukerarik ez emateko aitzakiarik ez dugu orain ;-).
Joko hau Zelda sagako arraroena dela kontsideratzen dute askok, hainbat arrazoirengatik: daukan musika, maskara jartzean Linkek botatzen duen oihua, ilargiaren aurpegi beldurgarria,... Trailerra ikusi besterik ez dago ikusteko zein joko arraroa den hau:
Zelda: Majora's Mask 3D - Zerua buru gainera datorkigu berriz ere
Ander Intxaurrondo | 2014/11/06 12:20
Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.
Azken erantzunak
Lander Unzueta 2025ko aza. 18a, 09:30
Kaixo, Daflipat! Tamalez, oraingoz ez: nahiz eta GNU/Linux oinarri duen, SteamOS ezin daiteke euskaraz jarri. Agian mahainguruko ingurunea euskara…Steam Machine, Steam Frame eta Steam Controller 2…
Daflipat 2025ko aza. 17a, 18:25
Kaixo! Badakizue SteamOS sistema eragilea euskaraz erabiltzerik dagoen? Eta euskaraz ez balego, euskaratzeko modurik legokeen? Eskerrik asko zuen l…Steam Machine, Steam Frame eta Steam Controller 2…
Damian 2025ko mai. 20a, 23:04
Hartuta! Probatzeko goguakin. Zaharra probatu eta immertsioa haundixa zan. Hola are gehixau!S.T.A.L.K.E.R.: Legends of the Zone bildumak tril…
Damian 2025ko mai. 8a, 10:43
Begiratu kickstarterra! Itxura bikaina eta joko mota hau gustoko duenarentzat aukera ona!Prelude Dark Pain-ek Kickstarter kanpaina arrakas…
eZpata_10 2025ko mai. 5a, 20:01
Mila esker benetan, Outer Wilds euskaraz jokatzea zoragarria izan da :DOuter Wilds eta bere DLC-a, euskaratuta
Iruzkinak (4)
Xabier Calvo 2014ko aza. 6a, 22:07
Zelda arraroenak Philips-CD-i-rako atera zituztenak izan ziren ;-P: http://i.imgur.com/LFYyPTI.jpg
Majora's mask ez da gehien gustatzen zaidan Zelda, hala ere itxura polita du.
Ander Intxaurrondo 2014ko aza. 7a, 11:42
Hauek zuretzat, jaja: https://www.youtube.com/watch?v=xLxqfmpjB-U , https://www.youtube.com/watch?v=eHcoOLMXono
egoninobi 2014ko aza. 8a, 23:42
Gure eskariak izan du bere fruitua. Majora's Mask 3DSrako! Mila esker Nintendo! Gainera Aonumak esan duenaren arabera joko originaleko zailtasun bera mantenduko du. Irrikitan nago jokoa nire eskuetan edukitzeko. :D
Xabier Calvo 2014ko aza. 10a, 23:07
Angry Videogame Nerd oso ona da! Eta CD-i-ko Zelda-k kriston kakazarrak, jaja.
3DS-rako aterako denaren eta Nintendo 64-an atera zen Majora's Mask-en konparaketa bideo pare bat uzten dizkizuet:
http://youtu.be/VRdC9FG0qJ8
http://youtu.be/5VuSzeXI7Nk
Grafikoetan kalitate hobekuntza nabaria, normala ere horixe da...