14 urte pasa dira "The Legend of Zelda: Majora's Mask" N64 kontsolan argitaratu zenetik, eta 3DS eramangarrirako remake bezala itzuliko da udaberrian.

Joko honetan, Link protagonistak sorginkeria bati egin beharko dio aurre: 72 ordutan ilargia Clock Town hiriaren aurka talka egingo du.

Joko honen mekanika oso berezia da, 72 orduak jokoaren ordubete dira. Ordubetean ezer gutxi egin dezakegu, eta trikimailu desberdinak erabili beharko ditugu denbora kontrolatzeko, hau motelduz, denboran atzera eta aurrera eginez.

Maskara desberdinak izango ditugu eskuragarri, eta hauek botere desberdinak emango dizkigute. Hauei esker ziega desberdinak bisitatu ahalko ditugu, eta ihesean dabiltzan herritarrei lagundu, sorginkeria apurtu ahal izateko.

Aspaldi zeramatzaten jokoaren zaleek remake bat eskatzen, eta urte batzuen ondoren, azkenean kasu egin diete. Bere garaian disfrutatu zutenek berriz ere gozatu ahalko dute joko honekin, eta inoiz jolastu ez dugunok aukerarik ez emateko aitzakiarik ez dugu orain ;-).

Joko hau Zelda sagako arraroena dela kontsideratzen dute askok, hainbat arrazoirengatik: daukan musika, maskara jartzean Linkek botatzen duen oihua, ilargiaren aurpegi beldurgarria,... Trailerra ikusi besterik ez dago ikusteko zein joko arraroa den hau: