“The Legend of Zelda – Symphony of the Goddesses” kontzertu sinfonikoa Euskal Herrian entzuteko aukera izango dute zaleek; Bilbon, hain zuzen. Emanaldia Euskaldunan izango da, urriaren 30ean, eta sarrerak salgai daude dagoeneko.
Saga osoaren musika biltzen du Amy Anderssonek zuzendutako orkestra honek. Lehenengo jokoaren 25. urteurrena ospatzeko 2012an sortu zuten, dagoeneko 3. biran dago eta kontzertu andana eskaini ditu mundu osoan zehar. Aurten, 30. urteurrenarekin bat eginez, Euskal Herrian joko duten lehenengo aldia da honako hau.
Sarrerak 31 eurotik hasita daude eskuragarri Kutxabanken eta Ticketmasterren.
Iruzkinak