Urtea hasi berri dugu, eta aurten ere kriston joko pila iritsiko zaizkigu. Artikulu honetan gehien espero direnak zerrendatu ditugu, trailerrak eta guzti. Joan zaitezte aurtengo katalogorako prestatzen, denon gusturako asko dago eta.
Artikulua zati desberdinetan banatu dugu. Hasteko hilabete honetatik ekainerarte jasoko ditugun jokoak zerrendatuko ditugu, eta ondorengoetan, epe finkorik ez duten jokoak, baina aurten salgai jartzea espero direnak, tartean uztaila eta abenduaren artean kaleratzea konfirmatuta duten gutxi batzuk.
Has gaitezen aurtengo neguan eta udaberrian iritsiko diren jokoei buruz hitz egiten. Eta bide batez kontaiguzue zeintzuk diren gehien espero dituzuenak.
Eguneraketa Mila esker Asadapi erabiltzaileari abisua emateagatik!
Baboon (PS Vita)
Euskal Herrian egindako lehen bideojoko euskalduna PS Vitarako, Relevo enpresa bilbotarraren eskutik, urtarrilaren 28an salgai. Kapaz izango al zara bonben laguntzaz goraino iristeko?
___________________________________________________________________________________________
___________________________________________________________________________________________
Negua
Evolve (Windows, PS4, Xbox One)
Joko jokalari-anitz berria, Left 4 Dead sortzaileena. Zer izango zara? Monstroa akatu behar duen taldekide bat? Ala munstroa bera? Zure esku erabakia.
___________________________________________________________________________________________
Captain Toad: Treasure Tracker (Wii U)
Mariorekin batera galaxia batetik bestera izar bila ibili ondoren, Toadek azkenean lortu du bere bideojokoa.
___________________________________________________________________________________________
Dying Light (Windows, PS4, Xbox One)
Turkian zehar, zonbiei aurre egiten. Bizirik aterako al zara?
___________________________________________________________________________________________
Project Cars (Windows, Linux, PS4, Xbox One, Wii U)
Gaming komunitatearen gustura egindako gidatze simulatzaile berria. Grafiko aldetik lasterketen jolasetan maila berri bat jartzea agindu dute, aldaketa meteorologiko eta ordu aldaketak dituelarik.
___________________________________________________________________________________________
Resident Evil HD Remastered (Windows, PS4, PS3, Xbox One, Xbox 360)
Duela 20 urte, Resident Evil saga sortu zen. Orain aukera izango duzu sagaren hasiera izan zen joko horrekin berriro jolasteko, edo lehen aldiz jokatzeko. Benetan ikaratuko zara.
___________________________________________________________________________________________
The Order: 1888 (PS4)
Misterioa eta naturaz kanpoko botere harrigarriak XIX. mendeko London hirian.
___________________________________________________________________________________________
Hyper Light Drifter (Windows, Linux, Mac, PS4, Xbox One, Wii U, Ouya)
"Zelda" eta "Diablo" konbinatzen dituen joko pixelatua.
___________________________________________________________________________________________
Bloodborne (PS4)
Dark Souls jokoaren sortzaileen lan berria.
___________________________________________________________________________________________
Inside (Windows, Mac, PS4, PS3, Xbox One, Xbox 360)
Limbo jokoaren sortzaileen hurrengo lana.
___________________________________________________________________________________________
Resident Evil Revelations 2 (Windows, PS4, PS3, PS Vita, Xbox One, Xbox 360)
Joko hau otsaila eta martxoan zehar egongo da salgai, 4 ataletan. Claire Redfield izango da protagonista.
___________________________________________________________________________________________
Battlefield Hardline (Windows, PS4, PS3, Xbox One, Xbox 360)
Alde militarra alde batera utzi, eta polizien paperean sartuko zara oraingoan.
___________________________________________________________________________________________
Grand Theft Auto V (Windows)
Generazio berriko kontsoletan atera eta 2 hilabete beranduago, ordenagailuan disfrutatu ahal izango dugu Rockstar-en saga famatuenaren 5. atala.
___________________________________________________________________________________________
___________________________________________________________________________________________
Udaberria
The Witcher 3 (Windows, PS4, Xbox One)
Geralt de Riviaren abenturen hirugarren zatia, inoiz baino zirraragarriagoa.
___________________________________________________________________________________________
Batman: Arkham Knight (Windows, PS4, Xbox One)
Saga honen laugarren jokoa. Presta zaitez Gotham hirian zehar Batmobilarekin batera hara eta hona ibiltzeko.
___________________________________________________________________________________________
Splatoon (Wii U)
Paintball estiloko shooter jokalari-anitz honetan olagarro bihurtuko zara.
___________________________________________________________________________________________
Mighty No. 9 (Windows, Linux, Mac, PS4, PS3, PS Vita, Xbox One, Xbox 360, Wii U, 3DS)
Megamanen sortzailearen eskutik, pertsonaia mitikoaren ondorengo espirituala.
___________________________________________________________________________________________
Mortal Kombat X (Windows, PS4, PS3, Xbox One, Xbox 360)
Itzuli da borroka hilgarria, inoiz ikusi gabeko fatality ikusgarrienekin.
___________________________________________________________________________________________
Yoshi's Woolly World (Wii U)
Yoshi dinosauruak bere jokoa ere izango du aurten, hari, artile eta josteko mundu batean.
___________________________________________________________________________________________
The Legend of Zelda: Majora's Mask 3D (3DS)
Duela 14 urte ateratako joko honen bertsio berritua. Ilargia 3 egunetan eroriko da Clock Town hirian. Sorginkeria gelditzeko gai izango al zara?
___________________________________________________________________________________________
Artikuluaren hurrengo zatietan, aurten kaleratuko diren beste hainbat joko zerrendatuko ditugu. Batzuk uztaila eta abenduaren artean salgai jarriko direla konfirmatuta dago, baina gehienentzat ez dago eperik finkatuta oraindik. Laster egongo da prest, izan pazientzia lagunok!
PD: zerrenda hauek sortzeko Vidaextra webguneko bi artikulu hauetan oinarritu gara: [1] eta [2]
Iruzkinak (4)
Asadapi 2015ko urt. 8a, 16:55
Kaixo guztoi:
Datorren urtarrilaren 28an aterako den Baboon! bideojokoa ahaztu zaizue artikulu honetan. Dakizuenez, PSVita kontsolarako lehen lan euskalduna izango da Baboon!, Relevo enpresa bilbotarra egina.
Informazio gehiago nahi izanez gero, hemen duzue: http://www.relevovideogames.com/baboon_psvita/
Gero arte!
Ander Intxaurrondo 2015ko urt. 8a, 17:46
Kaixo Asadapi,
Mila esker abisuagatik. Eguneratu dut artikulua. Lehenengoa jarri dut, Euskal Herrian egiten diren bideojokoei lehentasuna eman behar diegu ta.
Eskuinaldeko egutegian ere jarri dut.
Kuriositatez, joko hau ere euskaraz al dago? Jaja
Gero arte!
Asadapi 2015ko urt. 10a, 00:43
Ez, zoritxarrez ez dago euskaraz.
Multi-5 izango da, Europako merkatuetara salto egiteko prestatuta baitago. Gainera, azken informazioak diotenez, Estatu Batuetara ere iritziko da Baboon! bideojoko euskalduna.
Ander Intxaurrondo 2015ko urt. 10a, 11:35
Ba kriston pena da. Oso ondo legoke PS Vitarako euskarazko lehen jokoa izatea. Ulertzen dut errentagarria ez izatea kontsolak dituen salmenta txikiak direla eta, baina era sinbolikoan detaile polita izango zen, gainera Euskal Herriko hainbat hedabidek arreta jarriko lioke jokoari, zeresana ekarriz.
Ez dut uste jendea Vita bat erostera bultzatuko lukeenik horrek hala ere, baina egunen batean beste kontsoletarako eta mugikorretarako port batzuk egingo balituzte, hor bai mugituko zela jendea jokoari aukera bat emateko.
Baliteke hasiera batean salmenta aldetik inongo eraginik ez izatea jokoa euskaraz egotea, baina bai lortuko luke enpresa ezagunagoa egitea. Ondorioz, ate asko irekiko ziren enpresarentzat, eta etorkizunean hainbat proiektutan parte hartu ahal izateko aukera handiagoak edukiko zituzten, nazioarte mailan ez baina maila lokalean ezaguna bihurtuko zen.
Azken batean, zenbat joko daude kontsoletarako euskaraz eskuragarri? Nik dakidala bakar bat ere ez, eta pena bat da hemengo enpresek gure hizkuntzari inongo babesik ez ematea.