Eta iritsi zara zerrendaren amaierara. Espektatiba handiak sortu dituzten hainbat joko erakutsi ditugu. Lehenengoan urtarriletik ekainera aterako diren joko batzuk aurkeztu genituen, bigarrenean oraindik epe finkorik ez duten joko asko baina aurten salgai jarriko direnak, eta hirugarren honetan beste hainbeste izango dira.
Baina hau ez da dena, egon lasai. Urtea hasi berria da, 365 egun ditu, eta horiek egun asko dira oraindik joko berri gehiago ezagutzera emateko. Hor izango dira bideojokoen biltzar asko, hala nola E3, Gamescom, Tokyo Game Show,... Eta nola ez, garatzaileek antolatutako jaurdunaldi bereziak, Playstation Experience eta Nintendo Direct, besteak beste.
Hemen dira gelditzen direnak. Komentatu zeintzuk espero dituzuen gehien. Eta baten bat ahaztu bazaigu, jakinerazi komentarioetan eta eguneratuko dugu artikulua.
Below (Windows, Xbox One)
Zer ezkutatzen du mendiak bere barnean? Murgil zaitez retro estiloko abentura honetan.
___________________________________________________________________________________________
Devil's Third (Wii U)
Dead or Alive eta Ninja Gaidenen sortzailearen eskutik, shooterrak eta hack 'n slash jokoak nahasten dituen joko berria.
___________________________________________________________________________________________
Halo 5: Guardians (Xbox One)
Master Chief itzuli da, abentura berri batekin. Dagoeneko salgai dagoen "Master Chief Collection" jokoan eskuragarri dago joko honen jokalari-anitzeko beta bertsioa, ezin baduzu itxoin, aurretik jokoa pixkat dastatzeko.
___________________________________________________________________________________________
Rime (PS4)
Irla bakarti honetan zure bizitzako abentura biziko duzu.
___________________________________________________________________________________________
Final Fantasy XV (PS4, Xbox One)
Horrenbeste urte itxoin eta itxoin ibili ondoren, "Final Fantasy Versus XIII" jokoak izen aldaketa bat izan du . Merezi izan ote du 8 urte zain egoteak?
___________________________________________________________________________________________
Ori and the Blind Forest (Windows, Xbox One, Xbox 360)
Egundoko istorio hunkigarria duen joko berria.
___________________________________________________________________________________________
Xenoblade Chronicles X (Wii U)
Lurra suntsitua izan ondoren, planeta berri honetan kriston pila duzu esploratzeko. Zoaz ehizan, eta lagundu zure auzokideei kolonia berri honetan aurrera ateratzen.
___________________________________________________________________________________________
Star Wars: Battlefront 3 (Windows, PS4, Xbox One)
Laster iritsiko zaigu zinemetara Star Wars sagaren filma berria. Filmarekin batera joko berri bat ere badator.
___________________________________________________________________________________________
Starfox (Wii U)
Fox McCloud itzuli da. Miyamoto maixuak joko hau aurten iritsiko dela konfirmatu du, baina jokoari buruzko informazioa sekretupean dauka.
___________________________________________________________________________________________
Fable Legends (Xbox One)
4 heroi desberdinek, bakoitzak bere botere eta ahuleziekin, hainbat munstro akatu beharko dituzte, zuk aukeratu zein izan. Baina mustroak hauek akatzea nahiago baduzu, munstro ere izan zintezke.
___________________________________________________________________________________________
Yakuza 5 (PS3)
Duela 2 urte kaleratu zen Japonian, bertan gelditzeko asmoz, baina zaleei entzun diete eta azkenean mundu osoan zehar salgai jarriko da.
___________________________________________________________________________________________
Tekken 7 (PS4, Xbox One)
Beste borroka-joko arrakastatsu bat, hurrengo atala ere bidean duena.
___________________________________________________________________________________________
Mario Maker (Wii U)
Noizbait amestu duzu Marioren joko batean zuk egindako faseak agertzeaz? Orain zure ametsa egia bihurtuko da.
___________________________________________________________________________________________
Shin Megami Tensei: Persona 5 (PS4, PS3)
Ezer gutxi dakigun beste proiektu bat. Esklabua zara, askatasuna nahi? Presta ezazu bihotzean duzun deabru hori.
___________________________________________________________________________________________
Everybody's Gone to the Rapture (PS4)
Munduaren amaiera iritsi da. Nola egingo diozu aurre?
___________________________________________________________________________________________
Abzû (PS4)
Zoaz itsasoa esploratzera, gauza miragarri asko aurkituko dituzu ur sakonean.
___________________________________________________________________________________________
Rise of the Tomb Raider (Xbox One, Xbox 360)
2013ko jokoak saga berrabiarazi zuen. Edukitako arrakastaren ondoren, Lara Croft itzuli da, abentura berri batekin.
___________________________________________________________________________________________
Hau izan da dena. Ikusten duzuenez, 2015a potente dator, ziur egon ez zaretela jokatzeaz aspertuko, eta ez zaizue jokorik faltako. Gustu guztietarako jokoak datoz.
Egin ditugun zerrenda hauetatik, zeintzuk dira gogo gehien dituzuen joko horiek? Bada baten bat faltan bota duzuena? Animatu komentatzen!
Eta amaitzeko,...
Aipamen berezia
The Last Guardian (PS4? PS3? PS Vita?)
Dakizuenez, joko hau 2009ko E3an aurkeztu zuten, PS3rako eta 2011an kaleratzeko. Geroztik 6 urte pasa dira, eta ez dugu joko honi buruzko trailer berririk ikusi, ez gameplayik, ezta informazio berririk ere ez. Ezer ez!
Garatzaileek eta Sonyk diotenez, jokoa garapenean dago oraindik, baina arazo batzuk direla eta, espero baino denbora gehiago behar dute nahi duten jokoa egiteko, eta ez dute ezer erakutsi nahi jokoa behar bezain aurreratuta egon arte. Zurrumurru batzuek diote PS4rako aterako dela azkenean, eta beste batzuek deklarazioei sinesgarritasuna kendu eta jokoa bertan behera gelditu dela diote.
Egia da denbora gehiegi pasa dela, eta inongo informaziorik ez dutenez eman, egoera ez dela batere ona eta susmo txarrak edukitzera bultzatzen gaituela. Tamalez, uste dut hor atzean zer gertatzen ari den ez dugula inoiz jakingo, nahiz eta jokoa kaleratu.
Aurten izango al dugu berririk joko honi buruz? Ezeztatua izan ote den jakingo al dugu behingoz? Edo trailer berri batekin aho bete hortzekin utziko gaituzte? Izango al da hau, hainbeste urteren ondore, azken zaintzailearen urtea?
PD: zerrenda hauek sortzeko Vidaextra webguneko bi artikulu hauetan oinarritu gara: [1] eta [2]
Iruzkinak (7)
Ander Intxaurrondo 2015ko urt. 13a, 00:09
Ba ni kontrakoa, joko bat izugarri erakartzen nauenean, ezin diot eutsi, lehenengo egunetik eduki behar dut nirekin. Ez naiz aguantatzeko kapaz.
Kriston inbidia ematen didazu Xabier, obsesionatzea azkenean ez da batere ona, egun osoa pasatzen duzu horretan pentsatzen, erraz distraitzen zara, orduro zabiltza amazonen begira ea jokoa dagoeneko bidali dizuten, iritsi denean egun osoa etxera iritsi eta jolasteko pentsatzen,... Eta askotan, obsesio horrek ez du ezertarako balio izan, hainbeste desiatzen zenuen joko hori ez da espero zenuena.
Normalean asmatzen dut, baina behin edo bai hartu dut kriston frustrazioa. Baina tonto hutsa naiz, ta ez dut ikasten... Momentuz urtea lasai hartuko dudala uste dut, baina ez ninduke harrituko Zelda berriarekin berriro burua galtzea, jajaja.
Xabier Calvo 2015ko urt. 13a, 00:20
Ez izan inbidia larregi Ander, niri antzerakoak gertatzen zaikit eta, jajaja. Baina joko gutxirekin gertatzen saiatzen naiz. Zuk diozuna joko/kontsola retroekin ere gertatzen zait! Okerragoa da, Ebay bitartez erosten baitira gehienak eta hor pentsatzeko denbora gutxiago duzu, enkanteak baitira! XD
Skillath 2015ko urt. 13a, 12:45
Artikulu sorta bikaina!! Zorionak!!
Gauzatxo bat bakarrik esango dut. 2014a oso urte txarra iruditu zait bideojokoen (konkretuki bideokontsolen) arloan. Urte hasieran PS4 bat erosi nahi nuen baino dirurik en nuelako ezin izan nuen erosi. ESKERRAK!! Urte bukaeran Nintendero zikin bat bihurtu naiz. xD Orain WiiU bat besterik ez dut nahi. Nintendok beste xarma bat dauka jokoak egiten dituenean, eta asko nabaritzen da gainera. Jendeak urte hasieran (nik barne) esan zuen WiiU-a hilda zegoela. Denak oker geuden!! WiiU-ak urte oso ona eduki du eta nik ustet 2015 oso ona edukiko duela ere.
PS4 eta XONE-ek ez dute ezer gutxi egin, eta egin dituzten gauza gehienak txarrak izan dira. "El año de los refritos". Denak remake-ak ta remaster-ak izan dira, ta atera diren joko berriek (AAAetaz ari naiz hizketan, noski) ez dute behar duten talla eman.
Ander Intxaurrondo 2015ko urt. 13a, 15:36
Nik badaukat eta oso gustora nago, oso joko gutxi ditu, baina dituen gehienak onak dira. Begiratu katalogoa, ea eskaintzen duenak konbentzitzen dizun, eta aurrera.
2014ari buruz, nik uste ez dela esaten dutena bezain urte txarra izan. Agian espektatiba handiak zeuden kontsola berriak kaleratu direla eta, baina hala ere nahiko urte interesgarria izan dela uste dut, plataforma guztietarako. Agian joko askok ez dute talla eman, baina era guztietako iritziak daude, batzuei X jokoa asko gustatu zaie eta beste batzuei ezer, "kolore ta gustu guztiak ez dira denontzat berdinak" esaten den bezala, jaja.
Dragon Age GOTY izan da eta danetik irakurri dut foroetan, batzuei asko gustatu zaie, eta beste batzuek kriston mierda dela esaten dute. Foroko jendea ondo ezagutzen baduzu, eta segun eta nor den, orduan sinesgarritasuna eman al diozu edo ez, horrekin kontuz ibili behar da, gezurti asko dabil ta munduan, hauek gutxienez fidatzekoak ziren.
Remake asko egon direla egia da ere, horietatik ia denak originalak atera eta urtebete eta gero salgai jartzea hobekuntza grafiko txikitxo batekin ez dit inongo graziarik egin.
Aurten ikusiko da. Katalogo honek "la ostia" dirudi bai, baina igual ez da hainbesterako azkenean, edo espero dena baino gehiago da, nork daki.
egoninobi 2015ko urt. 13a, 17:45
Star Fox... Zelako misterioa. Ez dakigu ezer jokoari buruz. Espero dut ez izatea hegaldi simulatzaile arrunta soilik. Ea GameCubeko "Star Fox Adventures"ek bezala lurrazaleko misioak dituen. Miyamoto maisua baldin badago honen atzean ez dago kezkatzeko arrazoirik. :D
Xabier Calvo 2015ko urt. 13a, 22:30
Misterio hori da niri interes galanta sortu didana! Beti ahalegintzen dira zerbait desberdina sartzen jokuetan betiko IP-ak izan arren. Orokorrean Fifa batek interes larregi sortzen ez didan bezala (jokoa gustatzen bazait ere) Nintendo-ren jokoek bai sortzen didatela.