Aurreko asteko artikuluaren haritik, gaur Biodojokoen garapenari buruz hitz egin nahi dizuegu. Aipatu bezala, arlo desberdinak hartzen dituen mundua da: garapena, grafismoa, soinua, bideogintza, gidoigintza... baina biojokoen garapenaz hitz egiten dugunean, normalean, kodea datorkigu burura aurrena eta nahikoa bateratsu 3D grafikoen edizio edo produkzioa.

Gaur garapenari buruz hitz egingo dugu, izan ere, arlo hau bera mundu bat da gaur egun. Bideojokoak garatzen lan egin nahi badugu, agian, zein motatako biojoko garatu nahi dugun pentsatzen hasi beharko gara lehenbizi, ez baita berdina (ez lana, ez ikasi beharrekoa) mugikorrerako jokoak garatzea edo PC/PSX/XBOX bezalako plataformetarako, naiz eta egia den badirela herramientak iturburu kode batekin plataforma desberdinetarako garapenak lortzea ahalbideratzen dutenak.


Garapena

Web garapenari lotuta, nabigatzaileentzako bideojokoak, garai batean, Adobe etxearen Flash teknologia bidez garatzen ziren, baina gaur egun, HTML5 gailendu da. Munduan zehar erabilienetakoa den lenguaia bihurtzen ari da azken aldian, eta honen inguruan laguntza tresna mordoa sortu dira garapenean laguntzeko, prozesua azkartzeko, lana aurrezteko: cocos2d, limejs, impact.js, construct ... horretaz gain, Ludei euskal enpresak sortutako CoconJS-ren bitartez, zure HTML5-an oinarritutako kodea, Android, iOS, Facebook, Windows... plataformetarako igotzeko App-ak sortzen laguntzen digu.

CoconJS

Aipatutako plataforma hauetan garapenak burutzeko ezagutzak norberak dagoeneko dituen oinarriak handituz, liburuak irakurriz, sareko baliabideak erabiliz egin litezkeela esatea erreza da, baina posiblea ere bai. Pausu bat haratago, motore grafikoen ezagutza legoke: Unity3D, Shiva 3D, Construct 2, Game Maker Studio... Unity 3D gaur egun oso herramienta potentea eta zabaldua da bideojokoen garapenerako. C# eta JavaScript (moldatua) erabiliz, iOS, Android, Windows Phone eta BlackBerry mugikor gailuetarako bideojokoak garatzea ahalbideratzen digu, baina baita kontsoletarako (PlayStation, Xbox eta Wii) eta mahagaineko sistema eragileetarako ere (Linux, PC eta Mac). Gaur egun, bideojokoak garatzea bada gure helburu eta zer ikasi bila bagabiltza, aukera bikaina da dudarik gabe. Hala ere asko eta asko dira merkatuan diren aukerak, ikus taula: http://es.wikipedia.org/wiki/Motor_de_videojuego

Guzti honetaz gain, gure helburua punta puntako bideojokoak garatzea bada, Unreal Engine bezalako motoreak ezagutzea eta menperatzea komeni da, C eta C++ lenguaiak, ingelesa, matematika, fisika, algebra...


Formazioa

Gaur egun, sareak eskeintzen digun baliabidei esker, hainbat eta hainbat errekurtso topa daitezke. Unity 3D, agian demandatuena den plataforma ikasteko milaka iturri ditugu sarean, youtube bertatik hasita, Unity etxeak orain gutxi zabaldu duen Formazio gunerarte http://unity3d.com/es/learn. Egia da ia material guztia ingelesez topatzen dela (mundu honetara zuzendu nahi badugu gure karrera, oso garrantzitsua da berau menperatzea) eta hori arazo bada, badira online egin daitezkeen kurtsoak gazteleraz (http://www.gametopia.es/learning/curso-unity3d-videojuegos.php) edo baita presentzialak ere (http://www.areafor.com/modulares.php?cat=videojuegos). Unibertsitate mailan masterrak topatzea ere ez da zaila, eta seguru bilaketa azkar batek aukera desberdin mordoa aurkezten dizkigula.



Profesionalki aritzeko asmoa badugu, gure benetako nahia punta-putanko jokoak garatzea bada, Euskal Herrian munduko unibertsitaterik onenetako bat aurki dezakegu https://www.digipen.es. Ingelesez maila altua eskatzen da bertan izena emateko, izan ere klase guztiak ingelesez dira, eta ez hori bakarrik, ikasle eta irakasle asko atzerrikoak dira bertan. Aipatzearren, Portal, Valve-ren joku ospetxua, Digipen bertan hasi zen sortzen.


Bideojokoen garapenari lotutako proiektuak Euskal Herrian

Guzti honekin batera, pintxo developer iniziatiba nahiko genuke aipatu http://pintxodeveloper.com/. Donostia du sorburu eta bideojoko garatzaileen bilgune izatea helburu. Aktibitate handiko taldea da, asko dira aurrera eramaten dituzten iniziatibak eta edonor dago bertaratzera gonbidatua, mundu honetara sartzea buruan badugu, dudarik gabe bidailagun ezin hobeak.

Eta borobiltzeko, IndieTotem proiektua aipatu behar dizuegu. Beraiek horrela definitzen dute berain proiektua: Indie Totem kalitatezko PC bideojoko indie-ak sustatzeko sortutako plataforma digital bat da. Salmentan jartzen dugun joko bakoitza kontu handiz ebaluatzen eta aukeratzen dugu joko esperientzia onena bermatzeko. Egunero, kalitatezko PC indie bideojoko bat da protagonikta Indie Totem-en. Jokalari bakoitzak edukiko du aukera joko honen truke nahi duen kopurua ordaintzeko, minimoa 1€ izanik. Dena den, harpidetza bat ere badago aukeran plataforman eskainitako joko guztiak eskuratzeko. Erabiltzaileek ordaindutakoaren %70-%90 zuzenean jokoaren egileari ematen zaio eta plataformaren irabaziak orria mantentzeko eta langileei ordaintzeko erabiltzen dira.

Bi proiektu hauek, biak ere desberdinak, eta baita gamerauntsia ere, sareak eta biojokoen munduak ematen diguten aukera anitzen adibide bi besterik ez dira, arlo asko daude betetzeko oraindik, mila bide jorratzeko...