Iristear da Gipuzkoa Encounterren 9. edizioa eta bertaratzeko izen ematea ere ireki dute dagoeneko. Ohi bezala Tolosak hartuko duen festa honetan, arte digitala, jokoak, software librea, hardwarea eta bestelako jarduerak izango dira martxoaren 13tik 15erako egun horietan. Gogoratu baita erreserba egiteko eguna otsailaren 5ean 10etan irekiko dela. Bizkor ibili beraz!
Game Erauntsia ere talde bezala bertaratzeko asmotan dago eta nahi duena gurekin etortzera animatzen dugu! Taldeko kamisetak eta bestelako osagarriak ere egingo ditugu Game Erauntsiak behar bezalako ordezkaritza izan dezan. Gipuzkoaencounter.org helbidean behar bezala izena eman ostean gure taldean sartzeko bidali mezu pribatu bat ikerib edo urtzai-ri eta egingo ditugu beharrezko tramiteak ;)
Gipuzkoa Encounterrera goaz!
Urtzi Odriozola | 2015/01/29 13:40
Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.
Azken erantzunak
Lander Unzueta 2025ko aza. 18a, 09:30
Kaixo, Daflipat! Tamalez, oraingoz ez: nahiz eta GNU/Linux oinarri duen, SteamOS ezin daiteke euskaraz jarri. Agian mahainguruko ingurunea euskara…Steam Machine, Steam Frame eta Steam Controller 2…
Daflipat 2025ko aza. 17a, 18:25
Kaixo! Badakizue SteamOS sistema eragilea euskaraz erabiltzerik dagoen? Eta euskaraz ez balego, euskaratzeko modurik legokeen? Eskerrik asko zuen l…Steam Machine, Steam Frame eta Steam Controller 2…
Damian 2025ko mai. 20a, 23:04
Hartuta! Probatzeko goguakin. Zaharra probatu eta immertsioa haundixa zan. Hola are gehixau!S.T.A.L.K.E.R.: Legends of the Zone bildumak tril…
Damian 2025ko mai. 8a, 10:43
Begiratu kickstarterra! Itxura bikaina eta joko mota hau gustoko duenarentzat aukera ona!Prelude Dark Pain-ek Kickstarter kanpaina arrakas…
eZpata_10 2025ko mai. 5a, 20:01
Mila esker benetan, Outer Wilds euskaraz jokatzea zoragarria izan da :DOuter Wilds eta bere DLC-a, euskaratuta
Iruzkinak (2)
Damian 2015ko urt. 29a, 15:20
Gu be juango ga.
Naiz eta talde berdinian ez egon kamiseten kontua etab. interesatzen jat!
Laster arte!
Urtzi Odriozola 2015ko urt. 30a, 09:20
Aupa Demien! :D
Erreserba lortuz gero behintzat elkar ikusiko gara seguru! Kamiseten kontuaz ere hitz egingo dugu. Erdi bideratuta ditugu eta ziurrenik la tostadora plataforma erabiliaz egingo dugu. Guretzat oso erosoa da eta buruhauste asko kentzen ditu gainetik! ;)
Laster arte fenomeno!