Donostiako Nesplora enpresak, Bullying-aren aurkako lehen bideojokoa aurkeztu du. Bullying-a eskola umeen arteko etengabeko mehatxu eta tratu txarrei deritzo. Gehienetan helduen presentziatik kanpo gertatzen da eta irain hauen helburua biktima babesgabe bat lotsaraztea, umilatzea eta erasotzailearen menpean jartzea izaten da, eraso fisikoak, hitzezkoak edo sozialak erabiliz.

Estatuko %40ak sufritu izan omen du gutxienez bizitzan behin Bullying-a eta eraso hauei aurre egin nahian, prebentzio moduan, sortu zuten Monite jokua.

Monite bideojokoa plataforma jokoa da, baina funtsean ipuin bezala saltzen dute. Jokoan ez da Bullying kasu zehatzik azaltzen, ez eta antzerako ezer ere. Jokoan, ipuinaren bidez, protagonistak egoera ezatseginak jasango ditu eta hau jokalariari iristaraztea da nahia. Horretarako, jokoarekin batera gidak saltzen dira, eta hor hasten da metafora lantzen eta barneratzen.





Produktua bikaina da itxuraz, iadanik merkatuan dago, Mexikon eta Hego Amerikan saltzekotan dira, baina beste behin, web orria eta informazio osoa gaztelaniaz eta ingeleraz bakarrik dago tamalez...