Berriki izan dugun (2015/04/02) Nintendo Directean, Kyotoko konpainiak hainbat berri eman dizkigu iristear dauden joko berriei eta ez hain berriei buruz.

Azter ditzagun puntuz-puntu aurkezpenean emandako datu guztiak:

amiibo

Bilduma handitu nahian, Nintendok amiibo berriak bidean direla iragarri du. Oraingoan Super Smash Bros. bildumako Greninja, Jigglypuff, Palutena, Dark Pit, Ganondorf, Samus Zero, Olimar, Bowsy eta Dr. Mario izango dira. Beheko irudian ikus daitekeen bezala, Greninja eta Jigglypuff maiatzaren 29an izango dira salgai. Gainontzekoak, berriz, ekainan eta uztailan.

Bestalde, amiibo Touch & Play: Nintendo Classics Highlights maiatzan helduko da Nintendo eShopera eta doan deskargatu ahalko da. Aplikazio honen bidez, amiibo bakoitzak NES eta SNES kontsoletako klasiko bat desblokeatuko du eta hiru minutuko partidak jokatu ahalko dira. amiibo bakoitzak desblokeatuko duen jokoa erabat ausazkoa da.

amiibo

Virtual Console

Aurrekoan Nintendok Wii kontsolako jokoak WiiUko Nintendo eShoperako iragarri zituzten. Oraingoan, berriz, Nintendo 64 eta Nintendo DS kontsolei tokatu zaie.
Europako lurraldeetan, Mario Kart DS, WarioWare: Touched!, Super Mario 64 eta Donkey Kong 64 izango dira lehen jokoak. Bakoitzak 9,99€ kostako du, baina apirilaren 16a baino lehen horietako hiru erosiz gero, laugarrena opari izango duzue.

Aurreraxego joko gehiago izango dira eskuragarri, esaterako, Paper Mario eta Yoshi's Island DS maiatzan.

Hauetaz gain, Wiiko beste bi joko ere iragarri dira kontsola birtualerako: Pandora's Tower apirilaren 16an eta Sin and Punishment: Successor of the Skies apirilaren 30ean.

Virtual Console

StreetPass

Apirilaren 16an joko berriak helduko dira 3DSko StreetPass Mii Plazara: Mii Arrantza Kluba eta Mii Apokalipsia. Gainera, egun berean, StreetPass Premiumera pasatzeko aukera izango da eta honek funtzio berriak gehituko ditu, hala nola, Mii Urtebetetzeak eta VIP Egongela.

Bestalde, Satoru Shibatak esan duenez, laster International StreetPass Week ospatuko da. Nintendo Zone batera hurbilduz gero, Shibataren Mii berezia eskuratu ahalko da besteak beste.

StreetPass

Azter ditzagun orain aurkezpenean aipaturiko jokoak:

Wii U

  • Super Smash Bros. for WiiU: Mewtwo apirilaren 28an helduko da DLC gisa, baina 3DSko eta WiiUko jokoak Club Nintendoan erregistratu zituztenak apirilaren 15ean hasi ahalko dira Mewtworekin jolasten dohainik. Hala ere, Mewtwo ez da pertsonaia berri bakarra, Mother/Earthbound sagako Lucas ere ekainan helduko da DLC bidez. Eta hori gutxi balitz, Nintendok galdetegi bat zabaldu du https://cp.nintendo.co.jp/es/ helbidean jendeak pertsonaia berriak proposatu ditzan jokorako. Apirilaren 15ean izango den aktualizazioan ere, Miientzako arropa berriak gehituko dira DLC bidez erosteko.
  • Mario Maker: Marioren 30. urteurrena dela eta, urtean zehar hainbat ekintza egingo direla iragarri da. Horietako bat Mario Maker da, Super Mario Bros. sagako mailak sortzea eta probatzea ahalbidetzen duen editore oso konpletoa. Satoru Iwatak jakinaren gainean izango gaitu informazio gehiagorekin.
  • Splatoon: Hainbat joko-modalitateren berri emateaz gain, Satoru Shibatak amiibo berriak erakutsi dizkigu, oraingoan Splatoon bildumakoak. Inklink mutilaren eta inklink neskaren amiiboez gain, txibia berde baten amiibo berezia ere kaleratuko da jokoarekin batera datorren edizio berezian soilik. Jokoa eta amiiboak maiatzaren 29an izango dira salgai.
  • Yoshi’s Wolly World: Yoshi protagonista duen artilezko joko honek ere badu bere amiibo propioa. Artilezko Yoshi baten amiiboa kaleratuko da ekainaren 26an hiru kolore desberdinetan. Jokoa eta amiiboa dakarren edizio berezia ere jarriko da salgai egun berean.
  • Affordable Space Adventures: Joko honetan WiiU GamePada espaziontzi baten aginte-panela bihurtuko da. Helburua espazioan zehar ontzia pilotatzea da bertako arriskuei aurre eginez. Jokoa apirilaren 9an izango da Nintendo eShopean salgai.
  • Swords & Soldiers II: WiiWareko estrategia-jokoak jarraipena izango du WiiU kontsolan. Nintendo eShopean izango da salgai maiatzaren 21ean.
  • Shin Megami Tensei x Fire Emblem (crossover proiektua): ATLUS konpainiakoak RPG moderno bat garatzen dabiltza Shin Megami Tensei eta Fire Emblem munduak nahastuz. Satoru Shibatak laster informazio gehiago izango dugula hitzeman digu.
  • Proyect Zero (sagako joko berria): Sagako aurreko jokoen ildoa jarraituz, protagonistek istorio beldurgarri ugari biziko dituzte Hikami mendi madarikatuan. Jokoa aurten helduko da saltokietara.
  • Mario Kart 8: Joko honek zeukan guztia eman zuela uste bazenuen oker zeunden. Apirilaren 23an aterako den Animal Crossingen DLCaz gain, egun berean jokoak aktualizazio bat jasoko du gehigarri berri batekin: 200cc-ko kategoria. Kategoria berri honetan kopa guztiak berriro gainditu beharko dira, baina Mario Karten historia osoan ikusi ez den izugarrizko abiada batean. Horretaz gain, amiibo berri batzuekin pertsonaia horien trajeak ere desblokeatu ahalko dira.
Smash

Nintendo 3DS

  • Super Smash Bros. for 3DS: WiiUko bertsioan bezala, 3DSra ere gauza berdinak helduko dira. Azpimarragarria da esatea WiiUko DLCak 3DSan izan nahi badira (edo alderantziz) berriro ordaindu beharko direla, edo prezio berezia ordaindu bi kontsoletarako batera erosiz.
  • Attack on Titan: Humanity in Chains: Shingeki no Kyojin anime ezagunaren bideojokoa dugu hau. Protagonistek eremua babestu beharko dute harresiez bestalde datozten erraldoiei aurre eginez. Jokoa maiatzan kaleratuko da. Hala ere, Nintendok animearen lehen bi atalak jarriko ditu ikusgai Nintendo eShopean dohainik gaur hasita uztailaren 1a arte.
  • Azure Striker Gunvolt eta Mighty Gunvolt: Mega Man saga originalarengatik ospetsu den Keiji Inafunek egindako bi joko hauek azkenean heldu dira Europara. Gaurtik aurrera salgai izango dira Nintendo eShopean. Gainera, Azure Striker Gunvolt jokoa uztailaren 1a baino lehen erosten duenak, Mighty Gunvolt jokoa jasoko du musutruk.
  • BOXBOY!: Kirby sagaren sortzaile den HAL Laboratory konpainiaren eskutik puzzle-plataforma motako joko hau datorkigu. Helburua kutxak sortu eta mugituz helmugara heltzea da 150 maila desberdinetan zehar. Jokoa dagoeneko eskuragarri dago Nintendo eShopean.
  • Pokémon Rumble World: Pokémon Rumble sagako azken jokoa dugu hau. Dohainik den arren, Pokémon Shufflek bezala, mikro-ordainketak izango ditu. Apirilaren 8an helduko da Nintendo eShopera. Jokoak existitzen diren 700 Pokémon baino gehiago biltzeko aukera emango du.
  • Puzzle & Dragons Z + Puzzle & Dragons Super Mario Bros. Edition: Japonian arrakasta handia izan duen puzzle-RPGa maiatzaren 8an iritsiko da saltokietara Super Marioren edizioarekin batera pack moduan.
  • Code Name: S.T.E.A.M.: Lurrunezko makinen munduan alienen inbasioari aurre egitea helburu duen jokoa maiatzaren 15ean izango da salgai. Fire Emblemeko pertsonaiek ere parte hartuko dute misio horretan euren amiiboen bitartez.
  • Fire Emblem ;(behin-behineko izenburua): Sagaren historia osoan zehar lehen aldiz protagonista nagusiak aukera garrantzitsu bat egin beharko du: odol-harremanak dituen Hoshidotarrekin bat egin edota bera adoptatu duen Nohr familiarekin bat egin. Bi taldeen arteko borrokan… noren aldeko jarriko zara? Jokoan hartutako erabaki bakoitzak istorioaren bilakaera aldatuko du erabat. Bideojoko hau 2016an espero da heltzea saltokietara.
  • Animal Crossing: Happy Home Designer: Joko honetan, salgai jarriko diren Animal Crossingen NFC txarteltxoak 3DS kontsolan eskaneatuz, txarteletako pertsonaien etxetxoak dekoratu eta apaindu ahalko ditugu nahierara. Jokoa eta txarteltxoak udazkenean kaleratuko dira.
Fire Emblem

Hemen ikus dezakezue Nintendo Direct osoa: Nintendo Direct

Ez al zaizue zirraragarria iruditu Nintendoren azken aurkezpena? Zein da gehien espero duzuen jokoa? Kontaiguzue iruzkinetan.