Aurrekoan albiste batetan esan bezala, komunitatearentzat interesgarria izan daitekeen zerbitzu hau prestatzen gabiltza. Programa honen euskaratze prozesua etengabe doa aurreraka, jada lanaren %50 pasatu duelarik, baina zuek programara ohitzen joateko irekitzea pentsatu dugu. Jarraian Mumble zerbitzariko arautegia duzue, beraz mesedez hau irakurtzea eskatzen da:

  • Euskaraz hitzegitea ezinbestekoa izango da.
  • Mumble-ko erabiltzaile izenak, Game Erauntsia orrialdean inskribatuta zaudeten izenaren berdina izen behar du.
  • Edukazioz portatzea eskatzen da. Zaratarik atera gabe eta inor iraindu nahiz molestatu gabe. 
  • Kanalen bat sortu nahi baduzue, "Zuen kanalak"-en barnean izan beharko dute.


   Zerbitzarira konektatzeko datuak honakoak izango dira:

  • Etiketa: Gamerauntsia
  • Helbidea: 184.154.31.51
  • Portua: 63048
  • Erabiltzaile izena: (Zuen GE-ko erabiltzaile izena)
   Automatikoki konektatzea nahi izanez gero, behin programa instalatuta egin klik hemen 

   Bideo bat ere prestatu dugu non pausoz pauso erakusten den nola Mumble deskargatu, instalatu, konfiguratzen den eta oinarrizko erabilpena.


 

   Gogoratu, dauden jolasen kanaletatik aparte beste jolasen batena nahi izanez gero, iruzkinetan utzi eta guk gehituko dugula.  

 Asko gozatu eta egongo gara zerbitzarian !!!