Denbora asko pasa da autoen lehen bideojokoak atera zirenetik. 1982an, Namconek “Pole Position” izeneko bideojokoa 80ko hamarkadan erabiltzen ziren makina handientzat atera zuenetik, izugarrizko eboluzioa izan dugu. Bai grafikoki, bai fisikekin (autoen konportamendua egoera aldaketen aurrean), baita jokabilitatearekin ere, baina benetako lehiaketaren sentsazioa ezin izan dute gure etxera ekarri bideo-jolasek. iRacing agertu arte.

Mundu oso sakona da iRacing. Zer den, zenbat balio duen, eta zerk egiten duen berezia ikusiko dugu. PC plataforman bakarrik jolastu ahal izango dugu, eta internet izatea beharrezkoa izango da.

iRacing, gidatzeko simulagailua da, lehiaketa simulagailua hain zuzen ere. Esklusiboa da ordenagailuenzat lehen aipatu dudan bezala, eta Windows-en, Linux-en eta Mac-en funtzionatzen du. Bere barnean dakartzan eduki guztia mundu errealetik aterata daude, autoak eta zirkuitoak, plublizitatea… eta soil-soilik, online jokatu dezakegu. Nahiz eta lasterketak garrantzitsuenak izan, era librean praktikatzeko aukera izango dugu, gero lasterketa ordua iristean azkarragoak izan gaitezen. Hardware aldetik, simulagailu oso arina da, eta ia edozein ordenagailutan arazorik gabe dabil. Hemen Game Erauntsian jokoari buruzko fitxa.

Lasterketek ordu finkoak dituzte. Baita sailkapenak ere. Lasterketak, gidarien mailaren arabera antolatzen dira automatikoki. Era honetan lortzen dena da zure pareko maila duten gidariekin parte hartzea. Hain komunitate handia denez (milaka erabiltzaile ditu), parekotasuna handia da, horrek eragiten ditu partidak oso dibertigarriak izatea. Bi motatako lasterketa daude, “oval”, eta arruntak. Oval, Nascar bezalako ibilbideak dira. Elipse motatakoak.

iRacing ez da simulagailu merkea, izan ere, gutxieneko harpidetza 6$ dira hilabeteko. Horrez gain, badaude beste aukera batzuk, hots, hiruhilabetero, urtero edo 2 urtero ordaindu dezakezun (harpidetza zenbat eta luzeago izan, orduan eta merkeago suertatzen zaizu). Honek abantaila bat dauka, oso gustoko duenak bakarrik joasten duela. Horrela, jokalari zikinak edo denbora pasatzeko datozenek ez dute lekua iRacing-en.

iRacing-ek duen elementu nagusiena, Safety Rating delakoa da. Hau, zure gidari kalitatea eta trebetasuna neurtzeko elementu nagusiena da. Honekin, gidarien kategoria neurtzen eta sailkatzen da. Rookie bezala hasita, Pro mailara iritsi zaitezke. Safety Rating-ek neurtzen du, adibidez, zure abiadura buelta batean, zure lasterketa erritmoa, ea zirkuitutik ateratzen zaren, ea istripuak izaten dituzun, ea errespetatzen dituzun beste gidariak… Honekin oro har, gidariaren kalitatea neurtzen da. Hobeto ulertzeko adibide bat jarriko dut.

Lasterketa batean, 10. ateratzen zara eta azkenean irabazten duzu. Safety Rating-ek egingo duena zera da; zure akatsak , zure erritmoa, zure kontaktua beste gidariekin… neurtu. Hala ere, beharbada, hobe dezakegu 10. atera eta 10. helduta, erritmo ona jarraituz, autoa pistatik atera gabe eramanez, etabar. Beraz, nahiz eta lasterketa irabazi erritmo aldakorra eramanez, istripuak izanez eta pistatik ateraz, horrek ez du esan nahi gidatzeko iaioa zarenik, eta ondorioz, puntu balio baxuago lortuko duzu (are gehiago, negatiboa ere izan daiteke). Gogora dezagun, gure arerioak BETI direla jokalari fisikoak eta inoiz ez makina.

iPod, iPad, iPhone, iRobot.... eta orain iRacing. Zer partekatzen dute hauek denek? Ba, argi dago, “i” lehenengo letra bezala. Eta zer dela eta “i”? (ingelesez “ai” ahoskatua). “i” hori ingelesko “intelligent”-etik dator, hau da, adimentsua. MacIntosh-en produktuak adimentsuak direla argi dago, eta are argiago dago, gure iRacing jokoa ere adimentsua dela. Interakzioa muturrera darama eta erreala baino errealagoa da!!!!!