Kaixo lagunok!
Oporrak gero eta gertuago daude, eta heldu da udan zer egin pentsatzeko unea. Oporrei ahalik eta probetxu handiena ateratzen lagunduko dizuegu Game Erauntsitik, ez duzue aspertzeko betarik izango. Presta daitezela ordenagailuak!
Dagoeneko denbora dezente pasa da Minecraft Zerbitzarian TheTowers txapelketa egin genuenetik , eta hain ongi pasatu genuen, antolatzaileok irrikitan gaudela txapelketa berri bat antolatzeko. Aurrekoan egin genuen bezala, zuen esku utziko dugu minijokoa aukeratzea: The Walls, TntRun… zuek nahi duzuena. Iruzkinetan utzi zuen proposamenak.
Badakigu ez dela erraza izango data zehaztea, beraz, lagunduko bazenigute, asko eskertuko genizueke. Ea, ahalik eta jende gehienari egokitua egiten dugun.
Bide batez, TheTowers bukatukoan idatzi eta publikatu ez nuen hau uzten dizuet :D
Hilabete honetako gertakari nagusia The Towers txapelketa izan da dudarik gabe. 3ko taldetan 26 jokalari aritu zarete lehian nor den hoberena erakusteko. Martxoaren 6an eman zitzaion hasiera lehiaketari eta 7 partida jokatu eta gero, Martxoaren 32an izan zen finala. 3.taldeak irabazi zuen, Zorionak! Zerbitzarian “txapeldun” etiketa eta “vip” abantailak jasoko dituzte. Momentu zirraragarriak utzi dizkigu txapelketak, errepikatzeko modukoak. Zuzenean ikusteko aukerarik izan ez bazenuen, GEko YT kanalean ikus ditzakezu: hasiera, finala eta gainerakoak
Iruzkinak (10)
Bingen Galartza Iparragirre 2015ko eka. 5a, 15:35
Arrazoi duzu. Guk egingo ditugu mapak lasai :D Edo agian deskargatuak...
Oso laster publikatuko dugu txapelketa, joan prestatzen !
OsabaTomas 2015ko eka. 8a, 15:44
Taldeak 4-koak egin daitezke, behintzat minijoko batzuetan, jolasgarriagoak izateko?
Urtzi Odriozola 2015ko eka. 8a, 16:10
Taldeak finkoak izan beharra daukate, bestela ezinezkoa da puntuazio bat ematea. Edo taldeka edo banaka egin daiteke, txapelketa puntuazioa horren araberakoa egin ahal izateko.
Zuek erabaki
Urtzi Odriozola 2015ko eka. 8a, 16:14
Beno, egin daitekeena, minijoko batzuetan talde bikoitzak osatzea da, bai hor arrazoia duzu... Baina beti ere 2ren multiploak izan beharko dute.
Bingen Galartza Iparragirre 2015ko eka. 9a, 10:33
Kaixo Slime,
Iruzkina utzi zenuenean txapelketa orria irakurri gabe izango zenuen seguraski. Txapelketan BuildBattle, OITC, SkyWars eta Quake minijokoak izango ditugu. Denak teorian banaka jolastekoak dira, baina guk binaka egingo dugu. Hori bai, ez dira 2vs2 izango, 2vs2vs2vs2 baizik. Zer deritzozu?
OsabaTomas 2015ko eka. 12a, 09:56
Guztiz ados nago zurekin galaipa eta bai irakurrita nuen, nik nexus-a lehertu minijokoagatik esaten nuen, baina guztiz ados nago zeuk planteatu duzun moduagatik.