Euskal Encounterreko lagunak Game Erauntsiko taldearekin batera eta Euskaltel eta Gaztearen laguntzarekin XboxONE plataformarako FIFA 15 txapelketa antolatu dugu.
EuskaltelGaztea KOPAren helburua FIFA 15 bideo-jokoaren onlineko nahiz aurrez aurreko lehiaketa bat izatea da, non jokalariak Futbol Liga Profesionaleko Lehen eta Bigarren Mailako gogoko euskal taldeak ordezkatuz lehiatuko diren.
Bilboko Athletic Club, Reala, Eibar Kirol Elkartea edo Deportivo Alaves izango dira talde hauek.
Txapelketan, onlineko 1vs1 sailkapen-lehiaketa bat egingo da eta honek talde bakoitzeko 12 jokalari onenak hautatzeko balioko du. Azken hauek 11vs11 final handian defendatuko dituzte beren taldeen koloreak, BECen, Euskal Encounter 23ren barruan.
Onlineko izen-ematea | ekainaren 22tik (osteguna) uztailaren 2ra (osteguna) |
Taldeak sortzea | uztailaren 4a (larunbata) eta 5an (igandea) |
Egutegia argitaratzea | uztailaren 5an (igandea) |
Sailkapen-lehiaketaren hasiera | uztailaren 6an (atelehena) |
Sailkapen-lehiaketaren amaiera | uztailaren 12an (igandea) |
ARAUTEGIA
Sailkapenean, jokalariek edozein taldetan jokatu ahal izango dute: bai klubekoan, bai selekziokoan. 11vs11 final handia Pro Club modalitatean jokatuko da eta jokalari bakoitzari posizio bat esleituko zaio ordezkatzen duen taldean: Athleticen, Realean, Eibarren edo Alavesen.
Izena emateko epea bukatzen denean, txapelketako taldeak eta egutegia argitaratuko dira EGKopako webgunearen eremu pribatuan, Partynet izenekoan. Egunero sartu behar duzue, zuen taldea zer egoeratan dagoen eta zer partida jokatu behar dituzuen ikusteko. Partida berrien esleitzeak egunero gehituko dira, eta zuen aurkariaren Gamertag-a gehitu behar duzue zuen XboxONEko lagun-zerrendan.
Jokalariak ados jarriko dira partidak jokatzeko, eta 24 ordu izango dituzte partidak jokatu eta emaitza bidaltzeko.
Egun batean jokatzen ez bada, edo emaitzarik bidaltzen ez bada, ez da gehituko (galdutzat emango da). Partida bakoitza bukatzen denean, irabazleak webguneko eremu pribatura sartu behar du, bere txapelketako fitxa ireki, eta emaitza bidali (gomendagarria da norgehiagokaren emaitza erakusten duen argazki bat gordetzea). Asmo txarreko ekintzaren bat hautemango balitz, zigortu egin daiteke erabiltzailea, baita txapelketatik bota ere.
Deskonexioren bat bada, partida berriro egingo da, markagailua eta deskonexioaren aurretik partida bukatzeko falta zen denbora errespetatuz. Zalantzarik, eztabaidarik edo kexarik izanez gero, jarri harremanetan administratzaileekin edo idatzi helbide honetara: info@euskaltelgazteakopa.eus. Jokalariren bat itxuraz arrazoirik gabe, frogarik erakutsi gabe edo akusazio faltsuak eginez kexatzen bada, zigortu egingo da.
Eta, batez ere, errespetua eta joko garbia erabili.
Plataforma | XboxONE | |
Lekuak | 60 leku ordezkatzen den talde bakoitzeko | |
Modalitatea | 1vs1 taldeak (liga) | |
Partida-mota | Berdindua | |
Taldeak | Edozein | |
Iraupena | 6 minutu parte bakoitzak. Luzapenik eta penaltirik gabe. | |
Partidak | Partida bakarra |
SAILKAPENA
Partidak astelehenetik ostiralera jokatuko dira, eta webguneko eremu pribatutik kudeatuko dira, Partynet izenekotik. Sailkapenak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egingo dira. Sailkapen-lehiaketa horietatik (talde bakoitzeko 60 leku daudelarik) 12 lagun aterako dira (11 + ordezkoa) lurralde bakoitzeko eta Euskal Encounterreko final nagusira joango dira. Gipuzkoan lehen mailako bi talde daudenez, 24 jokalari sailkatuko dira finalerako.
FINALA
Euskal Encounter 23n egingo da finala. Partidak Internet bidez emango dira, oso-osorik euskaraz, eta casterak (esatariak) arituko dira, ekitaldia egiten den tokitik bertatik.
SARIA
Lehenengo saria: | 1.500 €* + elastiko pertsonalizatua | |
Bigarran saria: | 900 €* + elastiko pertsonalizatua | |
Hirugarren saria: | 720 €* + elastiko pertsonalizatua | |
Laugarren saria: | 600 €* + elastiko pertsonalizatua |
Webgune ofiziala eta izen ematea: euskaltelgazteakopa.eus
Iruzkinak (6)
Zurk 2015ko eka. 26a, 09:30
Txapelketa polita, baina Osasuna ez al duzue euskal taldea kontsideratzen?
Urtzi Odriozola 2015ko eka. 26a, 09:38
Aupa Zurk! Eskaera luzatu zitzaion eta ezin izan da akordiorik lortu... Ahaleginak egin ditugu, benetan diotsut... Puntu batean gainera, lortu genuela uste genuen: https://www.youtube.com/watch?v=thBVmPiYmUM
Zurk 2015ko eka. 26a, 09:49
Ongi da, Urtzi, eskerrik asko erantzuteagatik. Baina nori luzatu zitzaion eskaera? (orain ezin dut ikusi jarri duzun bideoa, aurrerago ikusiko dut)
Urtzi Odriozola 2015ko eka. 26a, 10:13
Osasuna taldeari berari. Azken unerarte ibili ginen akordioa erdietsi nahian (nik detaile askorik ez dut tartean egon ez naizelako) baina azkenean atzera egin zuten. Zergatiak ere ez dakizkit une honetan... agian Euskal Encounterreko lagunek xehetasun gehiago eman ahal izango dizkizute. Nik dakidana da txapelketaren formatua bera ere horretarako prestatzen ibili ginela. Ez baita gauza bera 4 edo 5 talde izan, noski.
Pena da, baina oraingo edizio honetan behintzat horrela beharko du...
Zurk 2015ko eka. 26a, 10:29
Pena da, bai. Are gehiago izena euskaraz daukan talde bakarra izanik! Zer egingo diogu ba. Txapelketa polita gelditu da dena den. Lastima ez daukadala XboxONE-rik eskura :P
Urtzi Odriozola 2015ko eka. 26a, 10:45
Ez al dauka zure lagunen batek? Gero finalean bertan egongo dira XboxONEak denontzat eskuragarri. Animatu jolastera!!
Ah! Eta garai batean, errealak ere izan zuen euskarazko izena (webgune ofizialetik hartu dut hau):
Donostia F.C.ren jaiotza
1931ko apirilaren 14an II. Errepublika aldarrikatzen da. Erregimen berriak erregetzaren tituluak eta sinboloak kentzea erabakitzen du. Ondorioz, Sociedad de Futbol de San Sebastian elkarteko ohiko batzar orokorrak, 1931ko ekainaren 27an erabaki zuen “Klubaren izena aldatzea eta Donostia F.C. jartzea, gaur egun dituen bereizgarria eta diseinua gordeaz. Aldaketa bakarra erregearen koroaren ordez Donostiako ezkutua jartzea zen”