Saski Baskonia jatorriko izena duen arren, gaur egun Caja Laboral Baskonia bezala da ezaguna Euskal Herriko saskibaloi talde puntakoena, hainbat garaipen eta titulu eman dizkiona bere afizioari. Horren haritik, titulu eta garaipen gehiago eman nahirik, esan daiteke batu dituela indarrak Atlantis eSports taldearekin eta Baskonia - Atlantis eSports taldea sortu.

Iniziatiba honen bitartez Baskonia kirol digitalen (eSports) munduan sartzen da indartsu, eta EHko eta estatuko kirol talde profesional guztien artean, lehena da pausoa ematen. Game Erauntsiatik, ziur gaude ez dela azkena izango eta laister etorriko direla beste asko eta asko. Estatuan lehen adibidea den arren, Europara so eginez gero, horrelako urratsa eman zuen lehen taldea Besiktas talde turkiarra izan zen, ondoren VfL Wolfsburgo eta hirugarrena Saski Baskonia izan da.

Informazioa handitzeko, bihar ostirala, Saski Baskoniak prentsaurrekoa emango du. Albistea izugarria dela ezin uka daiteke, lastima orain arte eskuratutako informazio eta bideo guztiak erdaraz soilik egotea.