Sonyk bere Playstationa aurkeztu aurretik Nintendorekin batera ari zen lanean Super Nintendoarentzat CD gailu bat diseinatzen. Helburua kartutxoak eta CDak batera erabili zitzakeen kontsola izatea zen. Sonyk Playstation kontsola argitaratuko zuen, CDdun Super Nintendo bat izango zena, eta Nintendo add-ona salduko zuen merkatuko Super Nintendoentzat (Sharpek Famicon Disk Systema eta bere Twin Famicomaz egin zuen bezala).

 

 Prototipoaren mandoa Sony Playstation izenarekin.

 

Itxuraz, Nintendok traizioa egin zion Sonyri atzetik Philipsekin ari baitzen ere proiektu berean lanean (Philips Sonyren Europako konpetentzi zuzena zen orduan). Txutxumutxuek diotenez 1991. urteko CES azokan Sonyk proiektu hau aurkeztu zuen eta ondoren Nintendok bere aurkezpenean Philipsekin lanean ari zela jakin arazi zuen. Ken Kutaragi iraindua sentitu zen eta guztiz haserretu zen. Hau dela eta beraien kontsola propioa ateratzea pentsatu zuten, gaur egun ezagutzen dugun Playstationa.

Hau honela, proiektua bertan behera gelditu zen eta Super Nintendoak ez zuen inoiz add-on hau izan. Izatez prototiporik ere ez zen ezagutzen gaur egunerarte. Ba Dnldbld erabiltzaileak prototipoa duela erakutsi du. Itxuraz, honen aitak Nintendoko Olaf izeneko langile ohi baten eskutik lortu zuen gailua.

Diotenez kartutxoak CD gailuaren BIOS-a izan dezake.

 

Diotenez 500 prototipo sortu ziren eta ondoren denak deuseztu ziren, bost izan ezik.

Hain arraroa da aurkikuntza denek fake bat zela ziotela hasiera batean, baina pertsona honek prototipo honi buruz eman dituen informazioek benetako gailu baten aurrean gaudela sinestarazten gaitu.

Bideojokoen historiarako aurkikuntza galanta izan da hau, baina zer nolakoa litzateke gaur egungo bideojokuen egoera proiektu honek aurrera egin izan balu?