Ezagunak zaizkigu Google etxeak atera ohi dituen Doodle famatuak. Gertakizun edo efemeridade bati lotuak ere beti, gehienetan oso era erakargarrian gogorarazten dizkigu berauek. Eta nola ez, bertan dugu Halloween gaua ere eta dagoeneko Googlek gogorarazten digu.

2015eko mundu mailako gozoki txapelketa bat egin dute, eta bertan, mini-joko moduan, gozokiak biltzen dituen sorgin bat izango gara. Lau koloretako sorgina izango dugu aukeran eta bakoitza, mundu mailako talde bat izango da. Bere erratzaren gainean, sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik joan beharko gara hegan, bidean ditugun oztopoak gainditu eta gozokiak bilduz.


Sustatu.eus | Halloween doodle © cc-by-sa: gamerauntsia

Mekanika oso errazeko jokoa da. Hutsune barra erabiliz emango diogu gorantz joateko indarra gure sorginari eta bidean ozpotoren bat topatzen duen bakoitzean, altura galduko du. Ez dago beste sekreturik. Joko benetan erraza, pixka bat prokastinatu nahi badugu :D

Gainera Google-eko gainerako beste hainbat produktu eta zerbitzuren antzera, hau ere euskaratu dute! Egia esan ez dauka testu askorik, baina aizue, lana hartu dute behitzat!

Amaieran, gozoki bilketaren mundu mailako estatistikak erakusten dizkigu. Zein taldetakoa zara zu, irabazle edo galtzaileena? ;)

Sustatu.eus | Munduko gozoki bilketa txapelketa © cc-by-sa: gamerauntsia