Gero eta gehiago dira sarean aurki daitezkeen Free-to-play jokoak, hau da, Freemium bezala banatzen direnak: doan instalatu eta jolastu daitezke baina diruz jokorako hainbat expansio, item, abantailak... eros daitezkeenak. Hona hemen gaur egun esanguratsuenak direnak nire ustez:

Hearthstone: Heroes of Warcraft

Blizzard etxearen jokoa, kaleratu zutenetik erabiltzaile kopurua gora eta gora doa, erabateko arrakasta izaten ari da. PC, Mac eta iPad gailuetan dago eskuragarri. Karta jokoa da funtsean, norberak bere karta multzoa egin dezake, estrategia desberdinak erabiliz. Adiktiboa.

Bakarrik joka daiteke makinaren aurka, baina bere indarra online partidetan dago. Irabazten joan ahala karta desberdinak desblokeatzen joango gara, gure karta multzoa hobetzen, nahi eta diruz ere egin ahal den.


League of Legends / Dota2

Bi joko hauek zaku berdinean sartu ditut, biak ere antzerakoak direlako. Jokalariek Heroi bat aukeratu behar dute partidaren hasieran eta bi taldetan banatzen dira ( 3vs edo 5vs5 ). Talde bakoitza maparen alde bakoitzean hasten da jolasten, beraien Basean. Egin beharrekoa: aurkariaren Basea deuseztatzea baina horretarako aurkariaren Basera iritsi behar da bidean dauden oztopoak gaindituz eta aurkarien Heroiekin borrokatuz.

Jokalari bakoitzak esperientzia eta urrea irabazten du egindako hilketa bakoitzarengatik eta horrela abantailak desblokeatu daitezke eta item bereziak erosi.

Horrenbesterainokoa da bi joko hauen arrakasta, mundu mailako torneoak egiten direla, dirutza bat izaten dela jokoan eta jokalari profesionalak daudela, zeinak joko hauetan jolasteagatik bizi diren.


Team Fortress 2

Akzioko joko ezagunenetakoa eta dibertigarriena, Valvek beste behin argi utzi zuen gauzak nola egin behar diren ongi dakiela. Eguneraketa mordoa izaten ditu gainera, mapa berriak, joko modu berriak... eta milaka pertsona daude jolasten uneoro Steam plataformaren bitartez.


Eta zuk, zein joko gehituko zenuke zerrenda honetara?