Lehenik eta behin, FPS (Frame per second) kopurua ikusteko beharrezko aplikazioren bat behar dugu, ezagunenetakoa eta erabilienetakoa Fraps aplikazioa da.
Bigarrenik gure monitorean ezaugarriak jakin behar ditugu, bi datutan jarriko dugu arreta: frekuentzia eta berezko bereizmena (1900x1080, 1024x800...). Bi datu hauetara egokitu beharko ditugu gure jokoaren ezarpenak. Horrela adibidez gure pantailak 120MHz baditu, 110-115 fps izatea bataz-beste bilatuko dugu. Zergatik 110-115 eta ez gehiago? ba 120MHz ematen badigu, pantaila eguneratzen den frekuentzia maximoan gaude, hortaz hortik gorakoa alferrik dugu, ez gara ohartuko eta nahiz eta 140fps-etara joan, soberako hori ez dugu ikusiko, beraz, alferrikakoa da txartel grafikoaren lan guzti hori. Normalean 120MHz-eko pantaila duten jokalariek, txartel grafiko ahaltsuak dituzte eta errez iristen dira 110-115fps horietara, baina 60fps-etan badabiltza ez dira ari pantaila horrek eskaini dezakeen guztia aprobetxatzen. Pantailak duen eguneratzeko gaitasunaren erdia galtzen ariko lirateke.
Bestalde, gure pantailak 60MHz baditu (hauek dira ohikoenak), kasu honetan 50-55fps bilatzen saiatuko gara. Egia da okerragoa dela 60Mhz-ko pantaila bat FPS jokoetarako (First Person Shooter (call of duty, Battlefield4...)) baina aldiz, bideo kalitate hobea lortzea du abantaila bezala. Txartel grafiko berdinak, kalitate hobea emango du 60MHz-ko pantaila batean 120MHz-ko pantaila batean baino, 120MHz horietara iristeko beharrezko errekurtsoak irudi kalitatera bideratu ahal izango direlako.
Gauza hauek kontuan, horrela egokitu dezakegu joko bat:
- Jokoan sartu eta pantailaren ezarpenetara joan
- Pantaila ezarpen guztiak minimoan ipini eta aplikatu, bereizmena barne. Horrela pausoz pauso ezarpenak aldatzen joan ahala, noiz fps-ak asko jaisten diren jakin ahal izango dugu.
- Jokoaren bereizmena pantailaren berezko bereizmenean ipiniko dugu. Hau niretzat garrantzitsuenetakoa da. Hau egin ondoren jolastu apur batean eta orain bai fps
zenbakietan arreta jartzen hasi behar gara: - bilatzen dugun fps kopuruan edo gehiago jolasten ari bagara, joan hurrengo urratsera
- bilatzen dugun fps kopuruaren azpitik bagabiltza, jaitsi bereizmena eta frogatu berriro bereizmena txikituz fps kopuru egokian ongi jolastu arte
- minimoan zaudela ezin baduzu fps kopuru egokian jolastu, hemen amaitzen da zuretzat gida.
- Sinkronizazio bertikala (V-Sync), FPS jokoetan funtsezkoa da aktibatua izatea.
- fps-ak ondo badoaz, jarraitu hurrengo urratsera
- fps-ak beharrezkoak baino baxuagoak badira, jaitsi bereizmena eta frogatu
- ezin baduzu... ba amaitu hemen.
- Testuren kalitatea. Hauen bitartez lortzen dute jokoek grafikoen detaileak. VRam asko duen txartel grafikoa baduzu, konfigurazio altuan jar dezakezu eta ikusi ea nola doan fps-tan, edo bestela jarri baxuan eta joan igotzen beti ere fps-ak kontrolatuz. Behin ezarpen egokiekin fps kopuru egonkorra dugunean, pasa hurrengo urratsera. Aurreko aukeretan bezala, zure txartelak ezin badu, amaitu hemen.
- Itzalak. Segun eta nola konfiguratzen diren detaile bisual extra bat ematen dio jokoari, errendimenduan gehiegi igarri gabe batez ere txartel grafiko ahaltsuetan. Ezarpen baxuan ipinita ere, jokoaren irudi kalitatean nabarmena da aldaketa. Fps-ak kontrolatu eta ahal baduzu, pasa hurrengo urratsera.
- Anti Aliasing. Gustuaren araberakoa da baina txartel grafiko zaharra baduzu FXAA aktibatzea gomendatzen dizut, aktibatuta fps kopurua ez delako asko jaisten, baina zure txartela berri xamarra bada, TXAAx2 etab. aktibatzen joan zintezke eta fps kopurua kontrolatzen beti ere. Hau izaten da fps kopurua gehien jaisten ikusten den ezarpena.
Jokoak aukera gehiago eskaintzen baditu, aktibatzen probatu ahal duzu eta beti fps kopurua kontrolatuz.
Eta zuk, nola konfiguratzen dituzu jokoak?
Iruzkinak (1)
Ander Intxaurrondo 2014ko urr. 24a, 21:45
Nire eramangarria pixkat kaxkarra da azken urteetako jokoetarako. Eskerrak askok konfiguratzeko aukerak ematen dituztela kalitate bajua, ertaina, ultra,... jartzeko. Saints Row The Third jokorako, kalitate ertainarekin aski neukan, baina Tomb Raiderrekin bajua jarri behar izan nuen, eta oraindik oso fps gutxi zituen. Sonic Generations jolasteko ez dago horrelako konfiguraziorik, nik neuk egin behar izan nuen eta bereizmena asko jaitsiz lortu nuen, 640x480, oso bajua baina abiaduraz ondo gozatzeko perfekto. Hurrengo eramangarriak txartel grafiko hobea eduki dezan arduratuko naiz.