Urtero bezala, ekainaren erdialdean egingo da Los Angelesen munduko bideojokoen biltzar nagusia. Aurten ekainaren 13tik 15ra tokatzen da. Ohitura den bezala, konpania desberdinek hitzaldiak emango dituzte aurreko egunetan, joko berriak aurkeztuz, eta aurretik aurkeztutakoei buruzko informazio gehiago emanez. Artikulu honetan hitzaldi hauek zerrendatu ditugu, hauen ordutegia zehaztuz eta topatu ditzakegun jokoak pixkat gainetik aipatuz.
EA
Urtero bezala, ez izan zalantzarik FIFA berria aurkeztuko dutela, FIFA 18 oraingoan, beste hainbat kirolei buruzko jokoekin batera, NBA Live 2018 adibidez. Star Wars Battlefront 2 ere bertan izango da, baita Battlefield 1 jokoaren luzapen berria: In the name of the Tsar.
Nola ez, gauza berri asko ere aurkeztuko dituzte. Konfirmatuta dago Need For Speed berri bat aurkeztuko dutela, aspaldiko partez. Eta nork daki zenbat sorpresa izango ditugun. Espekulatzen den joko bat Mass Effect Trilogy Remastered da, originalen bilduma hobetua; denok dakigu zenbat arazo eduki dituen EAk Andromedarekin, baina arraroa litzateke beraien frankizia garrantzitsuena alde batera uztea.
Ekainaren 10a, larunbata, gaueko 9etan.
MICROSOFT
Microsoften aurkezpena aurten oso interesgarria izango da, azkenean aurkeztuko omen dute publikoki Xbox Scorpio kontsola berria, historian egin izan den kontsola potenteena. Kontsola hau Xbox One kontsolaren bertsio oso boteretsua izango da, beraien esanetan Premium bertsioa. Irrikitan gaude hardwarearen xehetasun guztiak jakiteko.
Baina noski, ez da dena kontsola berria bakarrik izango, jokuak ere erakutsiko dituzte. Hor egongo dira Crackdown 3, Sea of Thieves eta Cuphead. Hauetaz gain, State of Decay 2 eta Forza Horizon 7 ere erakutsiko dituzte, baita Phantom Dust berria ere.
343 estudioak konfirmatu du ez dagoela Halo berri batean lanean une honetan, beste proiektu batean baizik, baliteke biltzarra aprobetxatzea beraien lan berria aurkezteko. Bestalde, denok dakigu Scalebound jokoa duela hilabete batzuk bertan behera gelditu zela, baina Microsoftek marka berritu du, baliteke beste estudio batek garapenaren ardura hartu izana, Platinum Games estudio bikainari txanda hartuz.
Eta denok dugun zalantza: izango ote du Scorpiok joko esklusiborik?
Ekainaren 11, igandea, gaueko 11etan.
Fifa 18 / Star Was Battlefront II / Crackdown 3 / Xbox Scorpio
BETHESDA
Estudio honek ere egingo du aurkezpentxo bat. Zer erakutsiko duten ez dakigu ondo, ziurrenik The Elder Scrolls Skyrim Remastered jokoan zentratuko dira gehienbat.
Baina gauza berriak ere aurkeztuko dituzte, ziur egon horretaz. Baliteke duela gutxi ateratako Prey jokoaren hedapen berri bat aurkeztea, edo Dishonored 2 jokoarentzako hedapen bat.
Joko berriren bat ere aurkeztuko dute ziur asko. IP berri baten jokoa, edo Fallout berri bat, New Vegas bezalako spin-off bat agian. Are gehiago, denoi ustekabe bat eman diezagukete eta The Elder Scrolls VI publiko egin.
Ekainaren 12a, astelehena, goizeko 6etan.
PC Gaming Show
PCetan zentratutako aurkezpen hau Intel enpresaren eskutik doa. Bertan PCra iritsiko diren joko esklusibo desberdinak erakutsiko dizkigute.
Duela gutxi i9 prozesagailu berria aurkeztu zuen Intelek. Hau zein boteretsua den erakutsiko digute zuzenean.
Ekainaren 12a, astelehena, arratsaldeko 7etan.
UBISOFT
Ubisoften aurkezpenean ere ez dira jokoak faltako. Hor izango dira Far Cry 5, The Crew 2, Assassin's Creed Origins berria (aurten bai), Just Dance 2018 eta South Park: The Fractured But Whole. Joko hauei buruzko datu gehiago izango ditugu.
Beste joko batzuei buruzko informazioa ere espero da, Wild adibidez, duela urte batzuk aurkeztua, baina geroztik linboan egon dena. Ziurrenik beste hainbat nobedade ekarriko dituzte ere; nork daki zein sekretu dituzten gordeta, Rayman berri bat, beste frankizia baten joko berri bat, IP berri bat,... Orduan jakingo dugu.
Ekainaren 12a, astelehena, gaueko 10etan.
The Eder Scrolls: Skyrim Remastered / Farcry 5 / Assassin's Creed Origins / South Park: The Fractured But Whole
SONY
Sonyren biltzarra potentea izango dela dirudi. Bertan egongo dira Crash Bandicoot N-sane Trilogy, Patapon Remastered, The Last of Us Part II, Detroit, Gran Turismo Sport, God of War 4, eta Death Stranding, besteak beste. Uncharted 4 jokoaren DLCa ere ez da faltako: The Lost Legacy. Baliteke beste jokoen DLC berriak ere aurkeztea, Horizon Zero Dawn jokoarentzat adibidez.
Joko berriak ere ez dira faltako. IP berri asko espero dira noski. Agian erremasterizazio berriak aurkeztuko dituzte, edo arrakasta izan duten saga desberdinek bigarren zatiak, Bloodborne 2 adibidez. Azken egunetan sortu den zurrumurru bat Monster Hunter 5 da, eta Playstationerako bakarrik litzateke; egia izango ote da?
Ustekabe gehiago egon daitezke hala ere. Beste zurrumurru batzuek diote kontsola portatil berri bat aurkeztuko dutela. Egia den jakiteko aurkezpenera itxaron beharko dugu.
Ekainaren 13a, asteartea, goizeko 3etan.
NINTENDO
Nintendoren aurkezpena ere oso interesgarria izatea espero da, duela gutxi salgai jarritako Switch kontsola arrakastatsua dela eta. Aurkezpenaren izarra, nola ez, Super Mario Odyssey izango da. Honetaz gain, ARMS, Splatoon 2, Xenoblade Chronicles 2 eta Fire Emblem Warriors jokoek ere izango dute beren lekua.
Duela gutxi filtratutako joko bat ere aurkeztuko da: Mario & Rabbids Kingdom Battle. Espero da baita Japonian aurkeztu berri den Monster Hunter XX jokoa Euskal Herrian noiz jasoko dugun ofizialki baieztatzea. Wii U eta 3DSko jokoen port desberdinak ere espero dira: Super Smash Bros adibidez, edo zurrumurruen arabera Pokemon Stars, 3DSko Sun/Moon jokoaren HD bertsioa.
Eta joko berriak ere agertuko dira noski. Bada garaia jakiteko zein den Retro Studiosen proiektu berria. Badakigu Platinum Games estudioak ere baduela lan berri bat bidean. Eta konfirmatuta dago Switchek datorren urtean Fire Emblem berri bat jasotzea, ea hemen erakusten diguten lehenengo aldiz.
Ekainaren 13a, asteartea, arratsaldeko 6etan.
Crash Bandicoot N-Sane Trilogy / God of War 4 / Super Mario Odyssey / Splatoon 2
Eta oraindik gehiago...
Dakizuenez, hainbat estudiok parte hartzen dute biltzar honetan, beraien joko berriak erakutsi eta sustatzeko helburuz. Hauen joko asko aurretik aipatutako aurkezpenetan erakusten dira orokorrean. Ondorengo zerrendan parte hartuko duten estudioak daude, erakusketan espero diren jokoekin batera (espekulazioak eta zurrumurruak letra etzanez markatu dira):
Activision
- Call of Duty WWII
- Destiny 2
Atlus
- Radiant Historia
- Etrian Odyssey V
- Shin Megami Tensei Deep Strange Journey
- Shin Megami Tensei V
- Persona 5 Portable
Bandai-Namco
- Digimon Story: Cyber Sleuth Hacker's Memory
- Ace Combat 2
- One Piece Unlimited World Red Deluxe Edition
- Ni no Kuni 2
- Dark Souls Collection
- Dragoi Bola berri bat
Capcom
- Marvel vs Capcom: Infinite
- Deep Down
- Resident Evil 2 Remake
Konami
- Metal Gear Survive
- Pro Evolution Soccer
Sega
- Sonic Mania
- Sonic Forces
- Yakuza Kiwami
- Yakuza 6
- Total War
- Shenmue HD Collection
Square-Enix
- Final Fantasy VII Remake
- Kingdom Hearts III
- Dragon Quest XI
Take-Two
- Red Dead Redemption 2
THQ Nordic
- Darksiders 3
Call of Duty WWII / Ni no Kuni 2 / Marvel vs Capcom Infinite / Sonic Mania / Kingdom Hearts III / Red Dead Redemption 2
Ez gaude denok...
Tamalez, hutsune dexente egongo dira biltzar honetan, nahi genukeen bezain beste ez dugu ikusiko.
Alde batetik Shadow of the Tomb Raider dugu. Lara Croften abentura berria E3 ondoren aurkeztuko zuela konfirmatu zuen aspaldi Square Enixek. Ea erabakia aldatu duten eta orain erakusten diguten.
Bestetik Cyberpunk 2077 dugu, CD Project Red ez omen doa E3 honetara. Ea zorte pixkat batekin Microsoft, Sony edo Nintendoren aurkezpenetan tartetxo bat duen.
Faltan botako dugun beste joko bat Beyond Good and Evil 2 da. Aspaldi baieztatu zuen Ubisoftek joko honetan lanean dabilela, baina oraindik ez da ofizialki ezer erakutsi. Esperantzak genituen biltzarrean honen berri izateko, baina konfirmatuta dago biltzar honetan ez dela agertuko. Itxaroten jarraitu beharko dugu.
Eta duela bi urte Sonyren aurkezpenean aurkeztutako Shenmue 3 ere ez da egongo. Aurkezpen horretan Kickstarter bezala aurkeztu zen. Bi urte ondoren badirudi oraindik oso goiz dela zerbait erakusteko, garapen aldetik oso berde dagoela dirudi. Ea biltzar honen historian erakutsi izan den lehenengo eta azken kickstarterra den, eta anekdota batean uzten dugun kasu hau.
Amaitzeko, Game Erauntsia ere ez da bertan izango. Gutako inork ezingo ditu aurkezpenak presentzialki ikusi, ezta joko berriak probatzeko aukerarik izan ere ez. Hala ere zeozer badaukagu buruan, aurkezpenei buruzko informazioa zuzenean euskaraz emateko. Egon arretaz!
Zer da gehien espero duzuena biltzar honetan zehar? Animatu iruzkinetan komentatzera!
Iruzkinak (1)
lolailolailo12 2017ko uzt. 7a, 12:29
Crackdown 3-ak oso itxura ona dauka, nahiz eta aurreko bi jokoak jolastu ez ditudan. Hala ere, istorioaren jarraipena da ala joku bakoitzak istorio bakarra du?