Twitchek, Amazon-en bideo streamingerako zerbitzuak, orain aste batzuk Martxoaren 15etik hasita hilero zenbait joko oparitzen hasiko zela iragarri zuen bere "Twitch Prime" harpidedunen artean. Hau irakurri ostean, analogia erreza du XBOX eta Play Station plataformekin, non online jolasteko harpidedun bazaren, hilero zenbait joko izaten diren opari.

Orain arte, zenbait momentu puntualetan, Twitchek jokorenbat oparitu izan zuen "Devil May Cry HD" esaterako. Baina apustu berri honekin, eskaintza zabalagoa izatea dute helburu eta hilero joko berriak gehitzen joango dira jadanik eskuragarri dauden zerrenda honetara:

Eta hauek izango dira apirilean batuko diren jokoak:

Joko asko ezezagunak diren arren, badira ala ere merezi dutenak, Superhot, Oxenfree eta Borderlands kasu. Are gehiago, Twitch Prime Amazon Primekin datorrela esaten badizuet. Hau da, etxean, Amazon Primen harpidedun bagara (urtean 19,95€ ), harpidetza honek, Twich Prime, dakarki lotuta, eta beraz, hilero joko hauek "doan" eskuratzea ahalbideratzen digu. Baina nola egin? Ikus dezagun.

 

Nola egin?

      1. Twitchen kontua izatea beharrezkoa da, beraz izena eman dezagun
      2. Behin kontua sortuta dugula, https://twitch.amazon.com/prime helbidera zuzendu zure Twitch kontua Amazonen kontuarekin lotzeko.

        twitch-amazon enlazea

      3. Amazonen izena emanda bazaude, bertan aurkituko duzu bi plataformak elkartzeko botoi morea ;)

 

Hau egin ostean, Twitchen login egiten dugun hurrengo aldian, jadanik Twitch Prime izango gara. Baina begiratu dezagun dena ongi dagoela:

  1. Egin klik eskuinean zure izenaren gainean eta menu luze bat agertuko da
  2. Egin klik "Configuración" jartzen duen lekuan
  3. Egin klik "Conexiones" jartzen duen lekuan
  4. Hemen, bi plataformak ongi konektatuak izan direla ikusi behar dugu:

Twitch ok

Nola eskuratu hileroko joko horiek?

Lehenbizi jokoak eskatu behar ditugu, eta ondoren berezko plataforman instalatu. Baliteke, jokoaren plataformaren arabera, Twich plataforma jokoaren plataformarekin elkartu behar izatea, Steamen kasuan adibidez.

Jokoak eskatzeko, Twitchetik egin behar da koroa ikonoan klik eginez. Bertan joango zaizkigu agertzen eskuratu ahal ditugun jokoak.

Twitch joko eskaera 

Behin eskaera egin da, jatorrizko plataformara joan behar gara instalatzera (Steam). Bestalde, jokoak deskargatzeko, Twitchen PC-rako bezeroa instalatu behar dugu eta bertan "Mis Juegos" atalean izango ditugu eskatu ditugun joko guztiak.