Bandai Namcok Oliver eta Benjiren bideojokoak edukiko dituen edizioak aurkeztu ditu.
Oliver eta Benji manganime ezagunaren zaleek udan eskuratu ahal izango dute Yoichi Takahashiren lanean oinarritutako bideojoko berria. Captain Tsubasa: Rise of New Champions abuztuaren 28an kaleratuko da PC, PS4 eta Switchean.
Argitaratze datarekin batera Bandai Namco garatzen ari den futbol jokoaren ezaugarriak ezagutzera emateko aprobetxatu dute trailer baten bidez. Besteak beste, “grabitateari aurre egingo dioten jaurtiketak” egiteko aukera egongo dela nabarmendu dute sortzaileek.
Oliver eta Benjiren bideojoko berriak DLCak edukiko ditu. Character Passa erosita bederatzi jokalari gehituko dituztela iragarri du Bandai Namcok.
Bestalde, Rise of New Championsek edukiko dituen edizio bereziak aipatu ditu Bandai Namcok. Bost izango dira guztira: Standard Edition, Deluxe Edition, Champions Edition, Collector’s Edition eta Legends Edition. Azken hori nabarmentzekoa da. Oliver Atomen 28 zentimetroko figura, pertsonalizatutako elastikoa, futbolina, Character Passa eta beste hainbat gehigarri batuko ditu.
Iruzkinak (1)
Iker Ibarguren 2020ko mai. 28a, 11:37
Gu etxean eskuratzeko zain gaude!!