Gaurko egunez, munduko zientzialari guztiei loa kentzen zien zerbait ezagutu da. Mundu modernoko misterioetako bat argitu da. Materia beltza? Partikula sub-atomikoen izaera konplexua? EZ! Toad-en sexua.

Koichi Hayashida Captain Toad: Treasure Tracker jokoaren produktoreak azaldu du azkenean guztion buruan zebilen duda hau. Bere hitzetan “Toad-ek ez dute generorik, baina sexu bateko edo besteko ezaugarriak eduki ditzakete Toadetteren kasuan bezala”. Era berean azaldu du Toad eta Toadetteren artean dagoen erlazioa ez dela erlazio sentimental bat ezta anai-arreba erlazio bat, besterik gabe abentura lagunak direla.

Dena dela, naiz eta gaur misterio bat argitu den beste bat ere zabaldu da, Hayashidaren hitzetan “Toadak ez dira perrekitxoak inola ere. Beren izenaren itxuraren zergaitia Marioren unibertsoko misterioetako bat da”