Zurrumurruak egi bihurtu dira gaur arratsaldean. Mojang-ek bere twitter kontu bitartez baieztatu du Microsoft-ekin hitzegiten ari dela salmenta aurrera eman dadin. 2,5 mila milioi inguruan izango omen da operazio honen diru trukaketa. Nahiz eta kantitate itzela ematen duen produkzio independiente batetik sortutako jolas batentzat, ez dezagun ahaztu bideojokoen historian zehar gehien saldu diren jolasen artean 3. postuan aurkitzen dela.
I'll probably share my personal thoughts soon. https://t.co/br4gHyMYAD
— Markus Persson (@notch) September 15, 2014
Minecraft jolasaren sortzaile eta Mojang-en akziodun nagusi den Markus Persson-en (Notch) esanetan, espero ez zuen dimentsioa hartu du jolas honek eta proiektu hau behar den bezala aurrera eramateko, esperientzia gehiago duen enpresa baten eskuetan utzi nahi zuen. Xbox 360 eta Xbox One-erako bertsioak garatzen ari zirela ikusi omen zuten Microsoft zela profil hau ondoen betetzen zuena, eta negoziaketak hasi zituzten.
Erabiltzaileon aldetik lasai egoteko deialdia egin dute, komunitateak orain arte izan duen garrantzia edo gehiago izango baitu. Microsoft-ek erosi izanagatik, hasiera batean bereak ez diren plataformek (Playstation, iOS eta Android) ez lukete arazorik izan beharko.
Mojang-eko langileriaren parte handia edo osoa mantentzen saiatuko omen dira, baina Mojang-en hiru fundatzaileek: Notch, Carl eta Jakob-ek utzi egingo dute enpresa. Bestalde orain arte sare sozial bitartez jendearekin zuten komunikazioa mantenduko da, albiste ona erabiltzaileentzat dudarik gabe.
Etorkizunari begira Microsoft bezalako konpainia esperientziadun bat izanik tartean, jolasak merezi duen optimizazioa eta Mod-entzat sostengu ofiziala espero daitezke nire ustetan. Zuen ustetan, operazio honek Minecraft-en inguruneari on ala kalte egingo dio? Utzi zuen iruzkinak!
Iruzkinak (2)
Patxi Ordozgoiti 2014ko ira. 15a, 17:34
Printzipioz, oarin arte garapen taldeak (dev team) eduki duen sen ona mantentzen badu Microsoft-ek, honek ez luke arazorik suposatu behar.
izar 2016ko api. 3a, 16:15
ba ez dago kalterik oraingoz minecraften ondo doaz gauzak eta microsoft-ek ideia onak ere baditu ez txarrak adibidez 1.9 elytra eta eskudoa eta 1.8 banderak ez dago gaixki microsoft-ek eukitzea jejejejej :D