1996. urtean Nintendo-k argitaratutako maisulanaren HD bertsioaren atzean mexikar zale talde bat dago. Urtebete daramate lanean eta orain beraien garapena erakusteko bideo bat argitaratu dute. Beraien helburua Super Mario 64 jokoaren HD bertsioa egitea da betiere beste ezaugarriak ikutu gabe. Bideoan ikus daiteke oraindik goiz bada ere bide onetik doazela eta grafikoki asko irabazi duela Blender motore grafikoaz eginiko bertsio honek. Mario egiteko Super Mario Bros Brawl-eko Mario-ren eredua darabiltela ikus daiteke ere. Itxuraz etorkizunerako beraien planen artean online-a eta Oculus Rift-ekin bateragarritasuna lortzea da.


Hona hemen orain arteko lana erakusten duen bideoa:




Itxura polita du proiektuak eta lan asko badago egiteko ere, lortzen badute seguru arrakasta handia izango dutela, lan bikaina egiten ari dira eta. Momentuz Nintendo-k ez du ezer esan proiektu honekiko, baina irabazi asmorik gabekoa denez, agian ez dute ekintza legalik aurrera eramango, hori espero dugu behintzat.