League of Legends 2. Txapelketa BETA




Hemen gara berriro Game Erauntsiako txapelketarik arrakastatsuenarekin eta zuen partetik eskatuenarekin. Oraingo honetan ere 8 taldeko liga jolastuko dugu, baina joaneko partidez gain itzulikoak ere izango ditugu, erdialdean geldiune txiki bat izanik. Honen ostean 4 talde onenak playoff-etara pasako dira, bertan titulua jokatuko dutelarik kanporaketa eran BO3 eran.

 

Apuntatzeko orduan lehentasuna jada osaturiko taldeek izango dute, eta honen barruan aurreko txapelketan jada jolastu zutenek. Erabaki hau txapelketa antolatzeko erosotasunagatik eta talde barnean komunikazio hobeagoa izaten delako hartu dugu. Hala ere lasai, 8 taldeez gain jende edo talde gehiagok nahiko balukete parte hartu, 2. dibisio bat egin genezake. Berau ez litzateke zuzenean emitituko baina berdin berdin jokatuko litzateke. Azken kasu hau gertatuz gero, 1. dibisiotik liga moduan azken geratu diren 2 taldeak hurrengo txapelketarako jeitsi egingo lirateke kategoriaz eta 2. dibisioko playoff-etako 2 onenak igo.

 

Txapelketa honetan jada gainera, partidak GE-ren twitch-eko kanaletik ematen hasiko gara erosoago baitzaigu eta zuek txat hobegoaz disfrutatu dezazuen. Horrez gain bi komentarista finko izango ditugu aurten: TheProdigyEH eta aurretik esperientzia duen Euskal Gaming.

 

Komunikazioak errazteko asmoz bai taldeen artean nahiz talde eta antolatzaileen artean, Telegram mezu aplikazioa erabiliko dugu. Aplikazio honek alias bat jartzen uzten du, non, hau bakarra izaten den. Alias hau aplikazioaren ezarpenetan aldatu daiteke. Kapitainek, beraien alias-a TheProdigyEH antolatzaileari bidali beharko diote mezu pribatu bitartez, honela Telegram talde bat sortuko du dibisio bakoitzerako eta bertan sartuko ditu. 

 

Txapelketari dagokion edozertaz hitz egiteko hemen foroko lotura: League of Legends 2. txapelketa

 

Talde berriek (Baita aurreko txapelketako taldeek kide berriren bat badute) utzi iruzkinetan taldea nortzuk osatuko duzuen.

 

Zorte on eta irabaz dezala talde onenak !!!

Partaidea Ira. Ber. Gal. Bb. Jok. Punt.
#1 Eusko Gudari Zantarrak 12 0 2 0,0 14 12
#2 Fedeatzaileak 12 0 2 0,0 14 12
#3 Iron Maider 12 0 2 0,0 14 12
#4 Pentaetil 8 0 6 0,0 14 8
#5 Willix 5 0 9 0,0 14 5
#6 Besamotzak Returns 3 0 11 0,0 14 3
#7 Counter4Junglers 2 1 11 0,0 14 2
#8 Shadows in Blood 1 1 12 0,0 14 1
Jardunaldia Partaideak Emaitza Data Ikusi
#14 Pentaetil Shadows in Blood 1-0
#11 Fedeatzaileak Pentaetil 1-0
#10 Eusko Gudari Zantarrak Counter4Junglers 1-0
#10 Besamotzak Returns Fedeatzaileak 0-1
#10 Shadows in Blood Iron Maider 0-1
#9 Shadows in Blood Counter4Junglers 0-0
#9 Pentaetil Besamotzak Returns 1-0
#9 Iron Maider Willix 1-0
#8 Fedeatzaileak Shadows in Blood 1-0
#8 Iron Maider Counter4Junglers 1-0
#8 Willix Besamotzak Returns 1-0
#11 Shadows in Blood Willix 0-1
#11 Iron Maider Eusko Gudari Zantarrak 1-0
#11 Counter4Junglers Besamotzak Returns 0-1
#14 Fedeatzaileak Iron Maider 0-1
#14 Besamotzak Returns Eusko Gudari Zantarrak 0-1
#14 Willix Counter4Junglers 1-0
#13 Iron Maider Pentaetil 1-0
#13 Shadows in Blood Besamotzak Returns 0-1
#13 Counter4Junglers Fedeatzaileak 0-1
#12 Pentaetil Counter4Junglers 1-0
#12 Eusko Gudari Zantarrak Shadows in Blood 1-0
#12 Besamotzak Returns Iron Maider 0-1
#12 Willix Fedeatzaileak 0-1
#7 Fedeatzaileak Iron Maider 1-0
#7 Besamotzak Returns Eusko Gudari Zantarrak 0-1
#7 Counter4Junglers Willix 0-1
#13 Eusko Gudari Zantarrak Willix 1-0
#6 Counter4Junglers Fedeatzaileak 0-1
#5 Pentaetil Counter4Junglers 1-0
#1 Iron Maider Counter4Junglers 1-0 2015/11/08 17:00
#1 Eusko Gudari Zantarrak Pentaetil 1-0 2015/11/08 18:00
#1 Fedeatzaileak Shadows in Blood 1-0 2015/11/08 22:00
#1 Willix Besamotzak Returns 1-0 2015/11/11 22:00
#2 Willix Iron Maider 0-1 2015/11/15 17:00
#2 Fedeatzaileak Eusko Gudari Zantarrak 1-0 2015/11/15 18:00
#2 Pentaetil Besamotzak Returns 1-0 2015/11/19 21:30
#2 Counter4Junglers Shadows in Blood 1-0 2015/11/20 22:00
#3 Pentaetil Willix 1-0 2015/11/22 16:00
#3 Besamotzak Returns Fedeatzaileak 0-1 2015/11/22 17:00
#3 Shadows in Blood Iron Maider 0-1 2015/11/22 22:00
#3 Eusko Gudari Zantarrak Counter4Junglers 1-0 2015/11/27 22:00
#4 Fedeatzaileak Pentaetil 1-0 2015/11/29 16:00
#4 Iron Maider Eusko Gudari Zantarrak 0-1 2015/11/29 17:00
#4 Willix Shadows in Blood 0-1 2015/11/29 22:00
#4 Counter4Junglers Besamotzak Returns 1-0 2015/12/07 22:00
#5 Besamotzak Returns Iron Maider 0-1 2015/12/08 21:00
#5 Fedeatzaileak Willix 1-0 2015/12/08 22:00
#5 Eusko Gudari Zantarrak Shadows in Blood 1-0 2015/12/08 22:00
#6 Willix Eusko Gudari Zantarrak 0-1 2015/12/13 21:00
#6 Shadows in Blood Besamotzak Returns 0-1 2015/12/13 22:00
#6 Iron Maider Pentaetil 1-0 2015/12/15 22:00
#7 Pentaetil Shadows in Blood 1-0 2015/12/22 10:00
#8 Eusko Gudari Zantarrak Pentaetil 1-0 2016/02/14 17:00
#9 Fedeatzaileak Eusko Gudari Zantarrak 0-1 2016/02/21 16:00
#10 Willix Pentaetil 0-1 2016/02/28 17:00

Erakutsi denak

Iruzkinak (82)

Haritz Odriozola 2016ko ots. 18a, 22:56

Oharra: C4J taldea erretiratu egin denez, bere aurkako partidak irabazitzat emango dira.

Haritz Odriozola 2016ko api. 29a, 21:48

13. jardunaldiko EGZ vs Willix-en errepikapena ikusteko artxiboa (Baron Replay bitartez) esteka honetan duzue: https://mega.nz/#!0B50VahI

Haritz Odriozola 2016ko mai. 1a, 00:29

Aurreko esteka ez dabil, barka nire errua :P Honakoak balio beharko lukeen: https://mega.nz/#!4JIXQLDC!9zWFwI7qM2nwl8Lk0yrkeOp02cipJNmwKqS8XWW45NU

Haritz Odriozola 2016ko mai. 1a, 00:31

Joe, a ze nahastea dabilkidan. Hau da benetako esteka xDDD https://mega.nz/#!0B50VahI!-FTSt002czIAdU1JuQvhgcfkPn9AWuQcsGGJ9GU4Nhw

Haritz Odriozola 2016ko uzt. 18a, 01:11

Beno, playoff-ak honakoak dira hiruko berdinketa horren ostean ausaz hartuta:

Pentaetil vs Iron Maider

Fedeatzaileak vs EGZ

Pentaetil erretiratu denez, Iron Maider lehen finalista. Beste finalerdiaren data jakitean abixatuko dugu hemendik nahiz @Gamerauntsia twitter kontutik.

inigo27 2017ko uzt. 6a, 14:54

Nik uste, hau bukatzeko garaia dela xD

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

Modalitatea

Konbinatua

Taldeka

Saria

Taldekide bakoitzarentzat 1580RP

Arauak

OROKORRAK

  • Txapelketa euskalduna denez euskeraz jakitea partaide guztiek ezinbestekoa da.
  • League of Legends jolasa izan beharko da (debaldekoa da)
  • Apuntatzeko orduan aurreko txapelketako taldeek, ostean talde oso berriek eta azkenik taldea jada osatzen ez dutenek izango dute lehentasuna.
  • Behin taldea jada duten guztiak apuntatzean, bakarka apuntatu ahalko zarete. Halere txapelketaren foroko post-ean joan zaitezkete zuen artean taldeak sortzen.
  • Zalantzarik izanez gero orrialde honetako iruzkinetan edo txapelketaren foroko postean utzi.
  • Ez da eskatzen nibel minimorik, baina pick eta ban eran jolastuko denez, minimoki 16 txapeldun izan beharko ditu norberak.

PARTIDAK

  • 5 vs. 5 izango dira partidak
  • Partida jarritako orduan ezin bada jokatu, hurrengo asteko partida baino lehen aurkariaren kapitanairekin geratu ta astean zehar jolastu beharko da. 
  • Jarritako orduan taldeak duen disponibilitatea, aurreko ostegunerako abixatu beharko da. 
  • Partida batean deskonexioren bat edo norbait arazoak izaten ari bada, taldekideek pausa eskatu ahalko dute txatean /pause komandoa idatziz. Behin arazoa konpondutakoan /unpause idatzi beharko dute jarraitzeko. Gehienez 10 minutuko pausa izango dute.
  • Partidaren ordua baino 15 minutu lehenago taldekide guztiak sartuta egotea eskatzen da, atzerapenik ez sortzeko. (Gogoratu zuzeneko bat dela eta denbora ez daukagula soberan)
  • Partida bakoitzaren ostean, alde urdineko Kapitainak partidaren estatistikak bidali beharko dizkio TheProdigyEH-ri. Berauek LoL-en orrialdean "Historial de enfrentamientos" atalean bila ditzazkezue.

TXAPELKETA

  • Liga moduan jolastuko da lehenik eta 4 talde onenak playoff-etara pasako dira.
  • Liga moduan 7 jardunaldi (joanekoak) ostean hilabete-ko geldialdia (Urtarrileko azterketekin kointzidituz) egingo da eta ostean itzuliko partidekin jarraitu.
  • PlayOff-ak BO3-ra izango dira.
  • Dibisio bakoitzeko 8 talde gehienez
  • 2 dibisio izatea lortuz gero honakoak litzatezke igotzko/jeisteko baldintzak:
    • 1. dibisioko liga moduan azken geratzen diren 2 taldeak jeitsi egingo dira dibisioz.
    • 2. dibisioko playoff moduan finalera iristen diren 2 taldeak igo egingo dira dibisioz.

TALDEAK

  • Talde bakoitzak kapitain bat izan beharko du eta gehienez 2 suplente.
  • Apuntatutako taldekideez gain inork gehiago ezingo du jolastu.
  • Kapitainek TheProdigyEH lagunen listara gehitua izan beharko dute LoL-en.
  • Taldeen barne komunikazioa errazteko Mumble zerbitzua (TeamSpeak-en antzerako) eskaintzen dugu. Talde bakoitzak pasahitz bat bidali eta Mumble-n beraientzat kanal pribatu bat irekiko dugu. Kapitainak nahitaez ibili beharko du eta talde osoak txapelketa erditiik aurrera.
  • Telegram aplikazioa izan beharko dute kapitainek eta mezu pribatu bitartez TheProdigyEh-ri pasa alias-a. (Deskribapenean hobeto azalduta)
  • Talde bakoitzak izen bat izan beharko du eta logotipo bat. Bi hauek mezu pribatuz TheProdigyEH-ri pasatu.

Partekatu

Game Erauntsia facebook