League of Legends 5vs5 txapelketa BETA
League Of Legends-en bigarren txapelketarekin gatoz bueltan. Aurrekoaren arrakasta ikusita eta zuen eskakizunari kasu eginez, oraingoan taldekakoa eta liga formatuan izango da. Beraz oraingo honetan norbanakoaren abileziaz aparte, talde lanean nola moldatzen zareten ikusiko dugu.
Bakarka edo taldean apunta zaitezkete. 5-eko taldea osatzen ez baduzue, enkargatuko gara gu taldeak eratzeaz. Talde osoa bazarete, apuntatu indibidualki eta bidali ostean taldeko kide batek gamerauntsia@gmail.com e-postara taldea osatuko duzuenon erabiltzaile izenak, taldearen izena eta logotipoa.
Txapelketari buruz hitzegin, taldeak eratu, besteekin esperientziak nahi apustuak egin, ... foroko post honetan
(Orduak gutxi gorabeherakoak dira. Partida hasi baino 15 minutu lehen konektatua egotea eskatzen da mesedez)
Kapitainak:
Eusko Gudari Zantarrak: Gaubeltz
Willix: Damian
Besamotzak: Sergio
Txiripaz: Gorka_96
Fedeatzaileak: Ketxup
Pentaetil: Arana96
Counter4Junglers: Bm30
Zorte on denoi !
| Partaidea | Ira. | Ber. | Gal. | Bb. | Jok. | Punt. | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| #1 | Eusko Gudari Zantarrak |
8 | 0 | 0 | 0,0 | 8 | 8 |
| #2 | Pentaetil |
5 | 0 | 2 | 0,0 | 7 | 5 |
| #3 | Fedeatzaileak |
5 | 0 | 3 | 0,0 | 8 | 5 |
| #4 | [C4J] Counter4Junglers |
3 | 0 | 4 | 0,0 | 7 | 3 |
| #5 | WilliX |
1 | 0 | 5 | 0,0 | 6 | 1 |
| #6 | Txiripaz | 1 | 0 | 5 | 0,0 | 6 | 1 |
| #7 | Besamotzak |
1 | 0 | 5 | 0,0 | 6 | 1 |
Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.
Txapelketa amaituta
Modalitatea
Liga
Taldeka
Saria
Talde irabazlearentzat 840 RP-ko (5€ baloratua) sari bat (Gero zeuek zozkatu zeuen artean) eta bertako kide bakoitzarentzat gure Minecraft zerbitzarian VIP kontua (10€ baloratua).
Arauak
- League of Legends-eko kontua izatea beharrezkoa izango da eta jolasa deskargatuta izatea. (Biak dohakoak dira).
- "La Grieta del Invocador" mapan izango da partida.
- 5vs5 kontrako txapelketa izango da, liga formatuan. TheProdigyEH zuen lagun listan eduki beharko duzue, berau izango baita partida sortu eta komentatuko duen bat, Robouteguiliam handiarekin batera noski.
- Martxoak 18, Asteazkena, gaueko 00:00 arte dago irekita inskripzio data.
- Partiden ordua inskripzio data amaitutakoan argitaratuko da.
- Talde bat partida batera ez bada agertzen galdutzat emango zaio.
- Taldeko jokalari batek/batzuek ezin badute jokatu, ezin izango da ordezko norbait sartu ez bazeukaten ordezkotzat jarrita aldez aurretik.
- Liga amaitutakoan, lehen lau taldeen artean playoff bat jokatuko da.
- Taldekideen artean skype edo komunikatzeko programa erabiltzea guztiz onartua dago.
Pentaetil
Garikoitz Lar…
Iker Bellido
XtrexxMan
Karrax
inigo27
dittbi
EuskalGaming
Satan Txiki
Goe
Alleya
Led
Arana96
Bm30
Mapacherabios…
Z1rGuS
Am16
Mezukitty
Gaubeltz
Pablejus23
Josu
Jon7 EUSKALDU…
Zeedro
TonyRk
Teodorico
Oichimaruo
momez
Eukenzeama26
Txordo
larra7
Haritz Odriozola
Iruzkinak (260)
inigo27 2015ko ira. 5a, 14:43
bai, ni ere itxaroten nabil, uste dut oraindik ez dutela jarri izen ematea
Haritz Odriozola 2015ko ira. 7a, 19:55
Iepa, aste honetan jarriko dugu. :-D
Jon7 EUSKALDUNA 2015ko ira. 8a, 20:30
earki haritz, link a jarriko mesedez? berria naiz web ean eta asko kostatu zait ari hau aurkitzea (orain favoritosn gordea daukat :D ) milesker antolatzeagatik!!! :)
Jon7 EUSKALDUNA 2015ko ira. 16a, 14:58
ez dut haririk topatu txapelketa berriarekin, srtu da hala lanpetuta dabiltz game erauntsikoak?
Haritz Odriozola 2015ko ira. 22a, 16:26
Aupa Jon. Momentu honetan HeathStone-ko txapelketa dago jokoan. Hau laister amaituko da ta orduan emango diogu LoL-eko txapelketari. Horrez gain hurrengo egunetan pixkat lanpetuta ibiliko naiz beste zeregin batzuetan :-D
Jon7 EUSKALDUNA 2015ko ira. 23a, 21:10
ongi haritz, presarik gabe :)