Game Erauntsia Elkarteak euskarazko bideo-jokoen erakustaldi praktikoak eskaintzen ditu. Ekintza honen helburu nagusia aisialdi digitala euskaraz egiteko aukera dagoela erakustea da.
Kultur eta aisi elkarte, zentro eta ikastetxeei zuzendutako ekintzak dira hauek. Game Erauntsiak ordenagailuak, aginteak, baliabideak eta komunikazio baliabideak (irudiak, testuak, bere sare sozialak…) eskaintzen ditu euskarazko bideo-jokoetan aritzeko.
Ekintza honek 3-4 orduko iraupena izan dezake eta arratsalde edo asteburuetan antolatu ohi ditugu. Elkartearen bi edo hiru dinamizatzailek parte hartzen dute Gamer Geletan. Bideo-jokoen erakustaldi praktikoekin batera euskara eta bideo-jokoei buruzko hitzaldiak ere eskaintzen ditugu, hala nola saridun bideo-joko txapelketak. Ekintzak euskara hutsean burutzen ditugu.
Jokatzeko eskaintzen ditugun bideo-jokoen artean honakoak ditugu: 0 A.D., Super Tux Kart, Braid, The Vanishing of Ethan Carter edota alfonbra itxurako aginteekin jokatzen den Stepmania. Euskarazko bideo-jokoen zerrenda osoa hemen duzue. Ekitaldiaren arabera bideo-joko batzuk edo besteak aukeratu daitezke.
Antolatu ditugun Gamer Gela adibideak:
Gamer Gela bat antolatu nahi baduzu jarri zaitez gurekin harremanetan esteka honen bidez eta bidali zure eskaera jarduteko espazioa, aurrekontua eta datak zehaztuz.
OHARRA: Irabazi asmorik gabeko elkartea garenez, beste agenteek antolatutako ekintzetan dohainik parte hartzeko prest gaude, hala nola eduki hauetako batzuk dohainik antolatzeko. Hala ere, hauetako ekintza batzuk kontratatu daitezke. Aurrekontuak ekintza bakoitzaren beharren arabera finkatuko dira (elkarteak jarri beharreko baliabideak, komunikazio kanpaina…).