Kaixo! Etxe bat erosi nahi dut Minecraften, baina sartzen naizen aldiro ez da inor egoten eta ez dakit nola egin. Bestalde, oraintxe zerbitzarian sartu naizenean objeturik gabe agertu naiz eta azken aldian inbentarioa bete-beterik nuen. u.u Lagundu Galaipa! :P
egoninobi
2015/02/16 18:26 35
Uste dut txarto sortu dudala gaia foroan. Mezua ez nuen gaiaren azalpenean idatzi behar, baizik eta hemen. Uste dut (?). Barkatu nire baldarkeria :P
Tira, hau zen nire mezua:
Kaixo!
Etxe bat erosi nahi dut Minecraften, baina sartzen naizen aldiro ez da inor egoten eta ez dakit nola egin.
Bestalde, oraintxe zerbitzarian sartu naizenean objeturik gabe agertu naiz eta azken aldian inbentarioa bete-beterik nuen. u.u
Lagundu Galaipa! :P
Aupa! :D
Bingen Galartza Iparragirre
2015/02/16 19:04 55
Kaixo Egoni!
Lehenik eta behin barkatu behar izan duzunean zerbitzarian ez egotegataik. Mugikorretik hurreneko kontrola erabiliz norbait sartuta dagoen begiratzen dut maiz eta gehienetan zerbait behar duen galdetu. Administratzailerik sartuta egon ez arren, eskatu laguntza txatean, zuek ikusten ez baduzue ere, beti baigaude gainean :) Etxearena egiteko, zuk esan noiz datorkizun ongi eta sartuko gara (Skypetik momentuan abisatu nahi badidazu galaipa naiz)
Inbentarioa galtzearen arrazoia hemen aurki dezakezu: Minecraft Zerbitzaria izen aldaketa . Gogoan baduzu zer zenuen ez daukagu inolako arazorik emateko.
Espero dut zure zalantzak argitu izana. Ongi izan!
Galaipa
egoninobi
2015/02/16 22:25 35
Eskerrik asko Galaipa!
Normala da zerbitzarian uneoro ez egotea, zerbitzariaz gain beste gauzak izango dituzu egiteko. Nahikoa egiten duzu jada, ez kezkatu horregatik. ;)
Inbentarioarena... Egia da! Irakurria nuen zure abisua, baina nola ez dudan etxerik eta EnderChesta beterik nuen, ez neukan objetuak non sarturik. xD
Dena dela berdin dio. Objetu garrantzitsuenak EnderChestean ditut eta galdutakoak ez dira hain baliotsuak. Eskuratuko ditut berriro ere neure kasa.
Etxeari buruz ba ez dago presarik. Ea harrapatzen zaitudan zerbitzaritik edo bestela Skypetik esango dizut.
Mila esker zure zerbitzu teknikoagatik! :)
Aupa! :D
Antton
2015/03/02 21:01 30
full iron nengoen eta sorgin bat akabatu dut. Spawnera joan naiz hiltzeko beldurrez eta spawnean gauza guztiak desagertu zaizkit
ondo pasa ta agur!!!
Jaliste10
2015/03/04 19:47 30
Bingen Galartza Iparragirre
2015/03/04 20:06 55
Aupa
Sentizen dugu zerbitzariak izan ditzakeen bug-engatik. Askotan hau gertatzen da:
Jokalari bat hiltzen da baina ez ditu gauzak momentuan galtzen. Hortik minutu batzuetara dena desagertzen zaio.
Zuen kasua besteren bat izan bada, abisatu eta itzuliko dizkizuegu gauzak. Gaur Urtxuluk norbaiten gauzak aurkitu ditu errekurtso munduan-
-
Laster arte.
Galaipa