Foroa Minecraft: Dohaintza egiteko pausoak

Game Erauntsia Minecraft Dohaintza egiteko pausoak

Bingen Galartza Iparragirre
Game Erauntsiako Kidea2015/12/28 12:09 55

# Dohaintza egiteko pausoak

Aurreko batean blogean esan genizuen bezala, ireki da Minecraft Zerbitzarian Vip abantailak eskuratuz dohaintza egiteko epea. Ezer baino lehen aipatutako blog sarrera irakurtzea gomendatzen dizuegu. Dohaintzak PayPal bidez egingo dira, interneten modu erraz eta seguruan ordaintzeko plataforman. Hemen dituzue bada eman beharreko pausoak:

1- Minecraft zerbitzariko orrialdean sartu eta eskubiko barran "Izan Zaitez Vip" jartzen duen tokian PayPalen estekan sakatu

2- "Importe del donativo" jartzen duen lekuan 5 edo 10 euroko dohaintza egin nahi duzun adierazi beharko duzue.

3- Ordainketa egiteko bi aukera dituzu:

- Kreditu txartela erabiliz: Horretarako ezkerreko zutabean eskatzen diren datuak bete beharko dituzu.

- Dagoeneko PayPal kontua baldin baduzu, zure eposta helbidea eta pasahitza sartu eskuinetara dagoen laukian.

4- Aukeratutako ordainketa moduaren arabera dagokion orrialdea zabalduko zaizu dohaintza berresteko.

5- Zerbitzariko administratzaile batekin harremanetan jarri ordainketa egiteko erabilitako e-posta helbidea adieraziz.


Galaipa


Errazkin08
2016/03/23 09:37 30

# Re: Dohaintza egiteko pausoak

ezin dut paypalen bitartez ordaindu galaipa Errazkin


Errazkin


Bingen Galartza Iparragirre
Game Erauntsiako Kidea2016/03/23 12:36 55

# Re: Dohaintza egiteko pausoak

Iepa Errazkin! PayPal bidez ordaintzeko arazoak badituzu banku-transferentzia bidez egin dezakezu. Mezu pribatu bat bidali dizut oraintxe kontu zenbakiarekin. Eskerrik asko!


Galaipa