TiNI
2016/01/17 12:47 30
Nire ustez towny plugin-a ondo egongo legoke zerbitzariak duen hiri konfigurazioarekin, zer deritzozue?
Bingen Galartza Iparragirre
2016/02/03 16:07 55
Plugina oso ona da, baina ez dakit gure zerbitzarirako oso aproposa den. Oraingo partzela sistemarekin ondo moldatzen garela iruditzen zait. Zer iruditzen zaizu zuri? Zer somatzen duzu faltan?
Eskerrik asko
Galaipa
TiNI
2016/02/09 20:44 30
Erabiltzaileen askatasuna, norbaitek partzela bat nahi izatekotan admin baten beharra behar du. Gainera towny partzeletan erraz jarri daitezke baimenak (adibidez hiri bateko bizilagunek bakarrik zona publikoetan aldaketak egitea edo ez). Partzela bakoitza 16x16 bloke dira: chunk bat. Nire ustez oso ondo dator bat herri sistemarekin eta edozeiek bertan bizitzeko aukera izatea partzela baten barruan. Ni prest egongo nintzateke tutorial bat egiteko komando errazenekin.
Bingen Galartza Iparragirre
2016/02/20 18:55 55
Azkenean gure partzela sistema propioa garatzea erabaki dut. Orain daukaguna bezalakoa, baina eroste automatikoa gehituz. Baimenak emateko sistema eta partzelara telegarraiatzea ere hobeto nahiko nuke
Galaipa