Foroa Off-topic: Gure buruen aurkezpenak

Game Erauntsia Off-topic Gure buruen aurkezpenak

Haritz Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2014/09/30 22:28 505

# Gure buruen aurkezpenak

   Beno ba, neri tokatuko zait hastea :-D

   Ni Haritz naiz, TheProdigyEH bezela "ezaguna" mundu honetan. 7-8 urtetatik hasi nintzen bideojokoen munduan. Orain 25 urte ditut, beraz badamakit denbora bat mundu honetan (Ta asko izan daila). Genero gehienetako jolasak gustatzen zaizkit, baina diseinu artistiko edo BSO ona dutenak ditut bereziki atsegin. 

   Jarraian hainbat jolas/plataformatan nire erabiltzaile izena, partida batzuk elkarrekin botatzea nahi baduzue:

Steam: TheProdigyEH
Origin: xTheProdigyEHx
Uplay: TheProdigyEH
LOL: TheProdigyEH
Archeage: TheProdigyEH

  Ondo segi ta ikusiko gara hemendik !!!



Iker Ibarguren
Game Erauntsiako Kidea2014/10/15 08:56 85

# Namasté

Hemen beste partaide bat ;-)
ikerib bezela nago toki guztietan ;) mundu errealean ere batek baino gehiagok horrela deitzen dit ;-)

egurre!





Zurk
2014/11/12 17:08

# Iepa!

Iepa!

Niri ere betidanik gustatu izan zaizkit bideojokuak, eta gaur arte ez nuen komunitate euskaldunik ezagutu. Egia esan, oso ideia ona iruditzen zait. Polita litzateke komunitatea hazten joatea eta elkarrekin partida batzuk euskara hutsez botatzea.

Nire izena Zuhaitz da eta informatikaria naiz. Ez daukat duela urte batzuk izaten nuen bezainbeste denbora jolasteko, baina nire denbora librea aprobetxatzen saiatzen naiz. Gaur egun, ordenagailua erabiltzen dut jolasteko, Steam plataforma batez ere (izena: Zuhaitz3).

Espero dut hemendik aurrera ere ikusiko nauzuela inguru hauetan.


Bingen Galartza Iparragirre
Game Erauntsiako Kidea2014/11/12 18:04 55

# Nire aurkezpena

Aupa denei!
Bingen Galartza Iparragirre naiz, nafarra eta hemen gauden guztiok bezala teknozalea eta gamerra. "PC Actual" aldizkaria erosi nuen lehengo egunetik sarean harrapatua.
Batxillergoko ikasketak egiten eta denbora librean 3D inprimagailu baten muntaketan eta GE Minecraft zerbitzarian lanean.


Galaipa


Sergio Peña
2014/12/08 16:37 35

# Re: Nire aurkezpena

Aupa

Ni Sergio naiz Larrabetzukoa, atzo abenduaren 7an elkar ezagutu ginen durangoko azokan. Web garatzailea naiz eta betidanik gamer amorratua izan naiz eta ahal dudanean bizio zoragarri honi ematen diot.

Duela ia 9 urte Podcast edo irratsaio bat egin nuen Jokopod izenekoa. Bertan garai hartako bideojokoen albisteak komentatu eta musika librearekin apaintzen nuen. Ia genero guztiak gustatzen zaizkit eta retro ikuspuntua ere gogoko dut.

Podcast-aren webgunea oraindik ere bizirik dirau eta han gelditu ziren egindako 4 saio eta euskadi irratitik egin zidaten elkarrizketa.
http://blogari.net/jokopod


Poz handia hartu nuen Game Erauntsia euskal komunitatea sortu zela jakitean.

Garai hartan egindako lana berreskuratzeko proposamen bat egin nahi dizuet, Animatuko ahal gara elkarlanean Podcast berri bat egitera? bertan hamabostero edo..  jokoen munduaren, komunitatearen eta frikaden inguruan mintzatu gaitezke tertulia baten moduan.

Zer deritzozue?

Sergio


@sergixnet


Jorge Pérez
2015/02/21 13:08

# Re: Nire aurkezpena

Kaixo Juan naiz,

Bilbokoa naiz eta 1998an jaio nintzen. Bideojokoak asko gustatzen zaizkit eta pentsatzen dut beste tokietako jendea ezagutzeko oso ideia ona dela. Ez daukat lehentasunak, baina esatebaterako shooterreko moduko jokuak eta abenturako jokoak gehien bat gusatzen zaizkit.
Beste aldetik, ingelesa asko badakit baina nire euskara ez da hain ona; izan ere ingeles eskola batean ikasten dut betidanik.

Egia esanez, hemen egoteko ideia nire irakaslearena da ( http://euskaragara.net/ / https://www.youtube.com/user/toutefois1), euskara ikasteko forma berezi batean. Baina espero dut zure laguntzarekin hobetuko nire  maila.

Eskerrik asko zuen denboragatik,
Juan


COD ADW ADICTED ;)
2015/02/24 20:16

# KAIXO!!!!!!!!!!!!!

Kaixo gamerfrikiok, Jon Andoni naiz baina bideo jokoetan "jonanbasket24" bezala ezagutuko nauzue. Normalean shooter estiloko jokoetara jolasten dut (gehienbat COD ADW), baina beste motatako joko asko gustuko ditut (FIFA 15, INFAMOUS FIRST LIGTH...) . Asteburuetan soilik jolasten dut, astean zehar ez baitu astirik jokoetan aritzeko. Saskibaloira jolastea gustatzen zait, beraz NBA 2K 15 jokoa gustatzen zait, ondo egongo legoke elkarrekin jolastea euskaldunon artean. Norbait ausartuko da nire kontra jolasten??? ;)

Play Station 4-a dut, eta nire izena jonanbasket24 da.


Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2015/02/25 14:13 50

# Re: KAIXO!!!!!!!!!!!!!

Aupa bioi!!

Uste dut Zuzeun aurkeztu nintzela, baina beno... ongi etorri bioi!! Ea gauza onak ateratzen diren elkar ezagutze honetatik!! Zerbaiten zalantzaren bat baldin baduzue lasai galdetu eta lagunduko zaituztegu.

Ondo izan!



Garikoitz Larrañaga
Game Erauntsiako Kidea2015/02/26 16:35 20

# Re: KAIXO!!!!!!!!!!!!!

Zer deu.
ni telebistan bakarrik aurkezten naiz, eta dagoeneko badu katxea uajajajaja
gari larrañaga ezizenenz bideojokuen munduan gari_infernu.
Normalki zonbietan jolasten dut (black ops 1 eta 2, wold at war) baina baita beste hainbat jokuetan.
ps3: gari infernu
ps4: gari infernu
youtube: gari infernu
email: gari.infernuan@gmail.com
txioa: gari_infernu
nire kutxako zenbakia : 20976735948473592348 ( hau broma dek, pazpare)
andele!!


Ehtxo
2015/03/05 23:52

# Re: KAIXO!!!!!!!!!!!!!

Aupa!
NI ere berria naiz komunitate honetan! Oso proiektu interesgarria iruditzen zait eta espero det ahal den moduan aportatu edo lagundu ahal izatea, presentzia bada ere, karkar