Grafiko txartelei buruz hitz egiteko atala
Bingen Galartza Iparragirre
2015/01/27 21:24 55
Aupa denei!
Txartel grafiko bat erosteko asmoa dut, orain daukadana oso zaharra baita :) . Ez nuke diru gehiegi gastatu nahi, baina ez dut edozein zatar erosi nahi. Zein gomendatzen didazue?
Behar izatekotan nire profilean daukazu nire ordenagailuaren piezen zerrenda, Mila esker
Galaipa
inigo27
2015/01/28 16:35 35
Kaixo, nik hauek gomendatuko nizkizuke:
AMD R9 270: Bere anaia zaharra (270x) baina merkeagoa eta gutxiago konsumitzen du, potentziaren aldetik zertxobait baxuagoa da, Nvidiaren GTX660 baina potenteagoa da, pccomponentesen, 158 eurotan dago oraintxe bertan.
AMD R9 280: Hau potenteagoa da baina, garestiagoa, pccomponentesen 189 eurotan dago.
NVIDIA GTX 960: Nvidia zalea bazara,nik uste dut gaur egun hau dela kalitate-prezio hoberen duena, hau potentzia aldetik, 280 eta 280x artean dago eta bere prezioa pccomponentesen 209 eurokoa da.
NVIDIA GTX 970: Diru gehiago gastatu nahi baduzu, hau da zure txartel grafikoa oso potentea, bere prezioa 355 eurokoa da pccomponentesen.
Potentzia grafiko bat ikusteko web hau uzten dizut: https://www.geektopia.es/es/technology/2013/05/07/noticias/las-mejores-tarjetas-graficas-del-momento-por-rango-de-precio-mayo-2013.html
Txartel grafikoak erosteko ere kontuan hartu behar duzu, kontsumo (zure alimentazio iturriak nahiko energia eman behar dio txartel grafikoari, bestela ez da ibiliko) eta tamaina (zure PCaren kajan sartu behar du, txartel grafiko batzuk oso handiak dira).
Prezio aldetik ere web askotan begira dezakezu, amazonekin hartzean, bidalketa dohain atera daiteke hau egiten baduzu: http://forohardware.com/showthread.php/730-Promoci%C3%B3n-Ahorrarse-los-gastos-de-envio-en-Amazon
Joko bat nola joango zitzaizun jakin nahi baduzu youtuben jarri zure Przesadorea + Txartel grafikoa + Jokoaren izena, hor ikusko duzu zenbat fpstan joango zitzaizun.
Urtzi Odriozola
2015/01/28 16:56 50
Uau!! A ze klase majistrala!! Ni ere txartel bat erostekotan nago baina ideiarik ere ez zein hartu... Txartel bat erostean kontutan zer hartu eta zer ez jakiteko artikulutxo bat idaztera animatuko zinateke?? http://gamerauntsia.eus/komunitatea/gehitu-artikulua
Jendeak eskertuko du!! :D
P.D: Nire kasuan Ubuntu 14.04 sistema eragilea duen ordenagailu bat da
inigo27
2015/01/28 18:41 35
Kaixo, ez da horenbeste dakitena, baina bueno, bai bihar bertan egin dezaket, baina errorea agertzen zait:
Bila zabiltzan web orria ezin izan da aurkitu.
Bingen Galartza Iparragirre
2015/01/28 20:18 55
Aupa Inigo!
Mila esker aholkuengatik. Asteburu honetan arretaz begiratuko ditut jarri dizkidazun guztiak eta esango dizuet zer erabakitzen dudan :)
Artikulua idazteko aukera goiko barran zure irudian klikatuz zabaltzen zaizun menuan daukazu:
Galaipa
Urtzi Odriozola
2015/01/28 20:31 50
Bugs, bugs everywhere!! Beno, beste arazo bat gutxiago. Mila esker Iñigo! Akats bat konpontzeko balio izan du behintzat! :D
inigo27
2015/01/28 22:01 35
Bingen Galartza Iparragirre
2015/01/31 15:11 55
Begiratzen egon naiz eta AMD R9 280 -a erosiko dudala uste dut. Amazon dendan 187,8 eurotan aurkitu dut. Momentu honetan AMD R9 270 -arekin nahikoa izango nuke seguraski, baina teknologiaren aurrerapen hain azkarra ikusita, ez nuke denbora laburrean potentziaz motz geratu nahi.
Adaptadore bat ere beharko dut, orain dudan monitorea VGA baita.
Mila esker zure laguntzagatik
Galaipa
Antton
2015/03/08 12:46 30
Txartel grafiko ona aukeratu nahi dut ordebagailu berriarentzat baina ez dakiz zein erosi. Gomendiorik?
ondo pasa ta agur!!!
Antton
2015/03/08 17:33 30
ondo pasa ta agur!!!