Grafiko txartelei buruz hitz egiteko atala
Bingen Galartza Iparragirre
2015/03/10 16:54 55
Nik 'Sapphire R9 280 Dual-X OC 3GB GDDR5' txartel grafikoa erosi nuen eta oso oso pozik nago. Antton galdera bat, ordengailua bat 0tik montatu nahi duzu edo orain daukazunari txartel grafikoa berria erosi?
Montatzen ari bazara hemen dituzu iPatxek prestatuko aurrekontu batzuk.
Galaipa
Antton
2015/03/10 17:28 30
Pc aren kaja erosi behar dut baina agian dakarrena baino txartel hobea aurki nezake. Eta horregatik galdetu nuen. Eta eskerrikasko gomendioa.
ondo pasa ta agur!!!
superandoni
2015/03/11 13:06 35
Erosi aurretik espero zenezaken errendimendu hobekuntza ikustea komeni da, begiratu hurrengoa bezalako web-ak:
http://gpuboss.com/gpus/Radeon-HD-7560D-IGP-vs-GeForce-GTX-960
Nik neuk Asus geforce GTX 660 bat daukat, eta egin dudan erosketarik hoberena da, 2 urte eta erdi egingo ditu nire ordenagailuak eta joku gehienak kalitate altuan eta 60 frametan. Nvidia eta ATI aukeratzeko orduan, ATI-ak merkeagoak dira potentzia antzekoekin, baina Nvidiakoak freskoago dabiltza eta energia gutxio zurrupatzen dute, kutxak egiten dizun zarata eta elektrizitate fakturak kezkatzen bazaitu. Ah beno eta begiratu daukazun energi iturriak txartelak eskatzen duen potentzia ematea.
Gora Nintendo askatuta!
Xabi
2015/03/12 11:01 5
Erosi aurretik espero zenezaken errendimendu hobekuntza ikustea komeni da, begiratu hurrengoa bezalako web-ak:Une honetan hori baino gehiago gomendatuko nuke nik, "next-gen" delakoaren zati dire joko askorako beharrezkoa baita. AC Unity-k adibidez, 680 bat du minimotzat. Nik belaunaldi berriago batekoa hartuko nuke gainera. 780a oso potentea da dagoen onenetakoa prezioa gehiegi altutu gabe.
http://gpuboss.com/gpus/Radeon-HD-7560D-IGP-vs-GeForce-GTX-960
Nik neuk Asus geforce GTX 660 bat daukat, eta egin dudan erosketarik hoberena da, ...
Xabi
//from Indie Totem
superandoni
2015/03/12 13:15 35
Bai, 660-ak jada 2 urte baino gehiago ditu, prezio gama hortan 760 merke bat edo 960 bat izango litzateke onena gaur egun hartzea, bestela gama altuagora jo daiteke 770 edo 970, hori Anttonek erabaki beharko du. Antton zenbateko diru kopurua manejatzen zabiltza txartela erosteko?
Gora Nintendo askatuta!
Antton
2015/03/12 13:41 30
ba ez dakit oso ondo baina ez gehiegi. Gainera inoiz ez zait tokatu txartel bat erostea eta ez dakit zenvat balio dezakeen. Baina hala ere moldatuko nintzateke dakarren txartelarekin.
ondo pasa ta agur!!!