Foroa PC: Joko optimizazioa

Game Erauntsia PC Joko optimizazioa

Xabi
2015/03/24 12:39 5

# Joko optimizazioa

Astero astero blogean artikulu luze xamar bat idatziko dut jokoetan dauden lehentasun grafikoak ezagutzeko.


Xabi
//from Indie Totem


Xabi
2015/03/24 12:43 5

# Re: Joko optimizazioa

Aste honetan oinarrizko aukerekin hasiko gara, pantaila bereizmena, refresh rate-a eta abar, baina gero eta aukera aurreratuagoak aztertuko ditugu: ingurumen oklusioa, antialiasing mota ezberdinak... Dagoeneko badugu antolatuta artikulu sorta honen nondik-norakoa, baina ez da behin-betikoa. Edozein galdera, gomendio edo iradokizun baduzue, bota lasai foroetan edo artikuluetako iruzkin gisa. Espero dut erabilgarria egingo zaizuela eskainitako informazioa!


Xabi
//from Indie Totem


Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2015/03/24 15:11 50

# Re: Joko optimizazioa

Jode Xabi! A ze sarrera komunitatean!! Irrikaz gaudek hire artikulu eta mezuak irakurtzeko! Animo, nire iritzia behintzat ez zaik faltako!



Xabi
2015/03/31 16:25 5

# Re: Joko optimizazioa

Dagoeneko eskuragarri dituzue lehen bi atalak:

- Oin(h)arriak: http://gamerauntsia.eus/bloga/oinharriak-optimizazioa-i/

- Konpon ditzagun irudiak: http://gamerauntsia.eus/bloga/konpon-ditzagun-irudiak-optimizazioa-ii/

Lehena bereizmena eta refresh rate-aren ingurukoa batez ere, eta bigarren VSync-aren konplexutasuna azaltzeko saiakera... Gustatzea espero dut! Datorren asteartean hirugarrena, testuren kalitatearen ingurukoa izango dena.


Xabi
//from Indie Totem


Xabi
2015/03/31 16:26 5

# Re: Joko optimizazioa

Dagoeneko eskuragarri dituzue lehen bi atalak:

- Oin(h)arriak:
trikuxabi
Jajajajajaja! Parentesi artean h hizkia jarriz bihotz bat agertzen da! Hau gauza arraroa geratu dena postean!


Xabi
//from Indie Totem


Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2015/03/31 16:29 50

# Re: Joko optimizazioa

Artikulu pare latza!! Oso gustora irakurri ditut eta batez ere kontzeptu batzuk ulertzen ez nituelako. Interesgarria benetan! Ea datorrenak ere horrelakoak diren.

Bai, emotikonoena automatikoa da eta nahi gabe ere batzutan sartu egiten dira :D. Ez da horren gaizki gelditu jajaja



Xabi
2015/04/27 11:47 5

# Re: Joko optimizazioa

Aupa lagunok!

Heltzen ari gara artikulu sortaren amaierara. Bihar argitaratuko dut atal grafikoan topa ditzakegun aukerei buruzko azken artikulua, bertan teselazioa bezalako aukera aurreratuak ikusiko ditugularik. Azken egunetan datorren asterako artikulu berezi batean lanean aritu naiz. Bertan, jokoetatik atera eta PC osoa nola optimizatu azalduko dizuet, hainbat gomendiori esker joko eta ez jokoak hobeto funtzionatuko duten itxaropenarekin.

Ideiaren bat baduzue blogean gauza gehiago azal ditzagun, bota lasai! Zalantza, proposamen, kritika... Dena da ongi etorria :) Jarraian dituzue orain arte argitaraturikoak:

1 - Oin(h)arriak: bereizmena, FPS eta refresh rate-a
2 - Konpon ditzagun irudiak: VSync eta bistaratze aukerak
3 - Kalitatea gora eta behera: testura, itzal eta iragazi anisotropikoa
4 - Bai ala ez: Depth of Field, Motion Blur eta PostFX
5 - Agurra zerra ertzei eta ongi etorria inizial ulertezinei: antialiasing motak
6 - Argia aurrera eta atzera: teselazioa eta ingurumen oklusioa (aurki)
7 - Errendimendua++: zer egin dezaket ordenagailu bat azkartzeko? (aurki)

Mila esker astero-astero irakurtzen eta iruzkinak idazten aritu zaretenoi!


Xabi
//from Indie Totem


Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2015/04/27 20:09 50

# Re: Joko optimizazioa

Aupa Xabi! Latza! Berriz ere zain egongo naiz ea noiz zerbait berria aterako. Animo! Izugarrizko lana egin duzu!