Foroa Retro: Definitu joko klasikoa/retroa irudi batekin

Game Erauntsia Retro Definitu joko klasikoa/retroa irudi batekin

Irudi bakar batekin zuretzat joko klasikoa zer den azaldu ezazu

Xabier Calvo
Game Erauntsiako Kidea2015/01/13 23:52 25

# Definitu joko klasikoa/retroa irudi batekin

Beste foro batetik hartu dut ideia, eta polita iruditzen zaidanez hona dakart. Irudi bakar batekin joko klasikoak/retroak definitzean datza jokoa. Zuretzat zer da joko klasikoa, nola bizi izan zenuen garai hura?.

Joko askoren artean egon naiz ezin aukeratu, Denak iruditzen zitzaizkidan bikainak honetarako, baina azkenean argi daukat, ezin diot errealitateari uko egin. Nire infantzia markatu zuen:



Eta zuen irudia zein da? Animatu eta ipini bat!!!




Ander Intxaurrondo
2015/01/14 18:21 35

# Re: Definitu joko klasikoa/retroa irudi batekin

Aukera bi joko, ez dakit zein aukeratu:









Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2015/01/14 18:40 50

# Re: Definitu joko klasikoa/retroa irudi batekin

Klasikoetan bat klasikoa bada... hau da niri burura etortzen zaidana



Sergio Peña
2015/01/16 09:58 35

# Re: Definitu joko klasikoa/retroa irudi batekin

Niretzat joku klasikoak umea edo nerabea nintzeneko jokoak dira, hainbat aipatuko nituzke baina bat aipatzekotan hau da ea dakizuen ze joku den.


@sergixnet


Xabier Calvo
Game Erauntsiako Kidea2015/01/16 10:03 25

# Re: Definitu joko klasikoa/retroa irudi batekin

Double Dragon mitikoa! Gaia agortzean hall of fame bat egin dezakegu joku hauekin.



Ander Intxaurrondo
2015/01/16 20:19 35

# Re: Definitu joko klasikoa/retroa irudi batekin

Nik Street Fighter gorroto nuen, eta oraindik gorroto dut. Gorrotu nuen ikustea jendea zein habila zen jokoarekin tabernetako makinetan, eta ni oso txarra, bigarren pantallara ozta-ozta iritsiz. Gorroto nuen batzuetan beste pertsona batekin jolas egitea eta konturatzen nintzenerako ni KO egotea. Gorroto nuen nik 25 pezeta sartu nik makinaren kontra gustora jolasteko, eta putaseme batek beste 25 pezeta botatzea, baimena eskatu gabe, ta ni KO uztea. Zelako nazka!!

Bromak alde batera utzita. Frustrazio pilla izaten nituen, ez zen erraza jokoa gero. Egia da azkenean nazka hartu niola, baina umekeriak besterik ez ziren, jaja. Urte batzuk geroago aukera bat eman nion emulazio bidez eta hobeto, konturatu nintzen ez zela hainbesterako, asko praktikatu behar zela, besterik ez.

Metal Slug batzuk emulatzaile batekin jolastu nituen aspaldi. Horiek ere zailak ziren gero, eta luzeak. Savestate-ak erabiliz pasatzen nituen, eta kriston habilidadea behar zer gero aurrera jarraitzeko. Ez nintzen oso ona ere ez, baina disfrutatzen nuen earki.



egoninobi
2015/01/18 13:05 35

# Re: Definitu joko klasikoa/retroa irudi batekin

Rockman! Edo hemen ezagutzen dugun bezala, Mega Man!

Nik izatez ez dut sekula kontsola retrorik izan (nire lehen kontsola PS2 izan zen, gero DS, Wii, WiiU eta 3DS) baina joko retro asko jokatu ditut emuladoreen bitartez (badakit sentsazioa ez dela berdina).

Lehengo jokoek oraingoek ez duten zerbait zeukaten. Ez dakit... zailtasuna agian?


Aupa! :D


Xabier Calvo
Game Erauntsiako Kidea2015/01/18 22:38 25

# Re: Definitu joko klasikoa/retroa irudi batekin

Zailtasuna ziur. Orokorrean zailagoak ziren, eta batzuk, MegaMan tarteko askoz ere zailagoak. Lehengo jokuek zuten berezitasun nabarmen bat da joko gehienak berritzaileak zirela da, hau da, orijinalak ziren, IP berriak, sagen lehen jokuak ziren, istorio berriak zituzten.

Bide batez beste irudi bat ipiniko dut:



Ander Intxaurrondo
2015/01/20 16:05 35

# Re: Definitu joko klasikoa/retroa irudi batekin

Hori bai mitikoa!!



Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2015/01/20 16:20 50

# Re: Definitu joko klasikoa/retroa irudi batekin

Uaaaaa!!! MegaMan!! Hau da nostalgia hau!! Nik nire gameboyan aurrenetariko izan nuen jokua izan zen MegaMan 2... Mundiala!! Goitik behera dena pasa arte ez nuen atsedenik hartu!! :D