Irudi bakar batekin zuretzat joko klasikoa zer den azaldu ezazu
Xabier Calvo
2015/01/20 17:43 25
MegaMan gustatzen bazaizu probatu NES-eko MegaMan 3. Saga guztitik hoberena bezala dago kontsideratua askorentzat. Niri partikularki Megaman 1 gustatzen zait asko.
Bizitzak galtzeko prest?! :-D
Xabier Calvo
2015/01/27 23:39 25
Gai honi bizitza pixkat eman nahian joku klasikoen irudi batzuk ipintzea okurritu zait. Ez ditut izenak esango, ea asmatzen dituzuen. Lehenengo tanda honetan 10 joko arcade klasiko doaz:
1.-
2.-
3.-
4.-
5.-
6.-
7.-
8.-
9.-
10.-
Ea asmatzen dituzuen! Joango naiz beste joko gehiago eta beste sistema batzuetakoak ipintzen!
Sergio Peña
2015/01/28 09:45 35
Horrela buruz esango ditut batzuk, inon begiratu barik :D
2. Tumblepop
4. Sunset Riders
5. SplatterHouse
7. Mortal Kombat
8. Kungfu Master
9. Ghost' n Goblins
10. Final Fight
Ale! zeintzuk dira falta direnak? X)
@sergixnet
Ander Intxaurrondo
2015/01/28 10:43 35
6 - Neo Turf Masters. Horrekin bai biziatzen nintzela tabernetako makinetan XD
1- Windjammers?? Ezaguna egiten zait
Sergio Peña
2015/01/28 12:02 35
3. jokatu nuen bere garaian, ba al dakizue ze izena zeukan? jokatzeko gogoak sartu zaizkit :D
@sergixnet
Xabier Calvo
2015/01/28 12:56 25
Joe, segituan asmatu dituzue :-D
Sergio horrelako tanda gehiago egin beharko ditut, denak dakizkizu ta!!!
Bai Ander, lehenengoa Windjammers da (Japonen Flying Power Disc izena zuen). Kriston biziada eta pikeak bota daitezke joku honekin.
Hirugarrena ezaguna zen bere garaian, denek gokuren jokua bezala ezagutzen genuen, jejeje. Pista bat emango dizuet, garai horretan arcade jokuetan arrakasta izan zuen enpresa katalan batena da jokua.
Sergio Peña
2015/01/28 13:20 35
Azkenean topatu dut falta zitzaidan jokoa Thunder Hoop, ez nituen partida asko jolastu ez :D
@sergixnet
Xabier Calvo
2015/01/28 22:38 25
Hori da Sergio! ThunderHoop da! Joko polita. Gaelco katalanek egindakoa. Gaelco gainera famatua da beraien jokoen plaketan ipinitako segurtasun mailagatik. Jokoak enkriptatutak zeuden gordeta memorietan, eta gaur egun ez da lortu hainbat joku desenkriptatzea. Desenkriptatutako batzuk Gaelco berak emandako informazioagatik lortu da. Gainera zuen segurtasun mota bat zen, memoriak irakurtzen saiatzen bazen norbait jokoa dumpeatzeko, plaka autoizorratu egiten zen!
Bueno, beste tanda bat jarriko dut, asko gustatu zait eta jokoa :-D:
1.-
2.-
3.-
4.-
5.-
6.-
7.-
8.-
9.-
10.-
11.-
12.-
Hemen bigarren tanda, ea lehenengoa bezain azkar asmatzen duzuen!
iotxotorena
2015/01/29 20:56
Nahiko erraza:
- World Rally (Gaelco)
- World Heroes 2
- Tetris
- Samuari Showdown
- Q-bert
- Pac-man Adventures
- Kof 94'
- King of Dragons
- Galaga
- Circus Charlie
- U.N. Squadron / Area 88
- Captain Commando
Xabier Calvo
2015/01/29 22:00 25
Oso ondo iotxoterena. Hala ere ez da guztiz zuzena jarri duzuna, jeje:
6. ez da Pacman adventures, Pacland baizik. 7. King of Fighters 98 da, ez atera zen lehenengoa. Eta amaitzeko 9. ez da U.N. Squadron, CPS1 plaka berean Capcom-ek aera zuen Carrier Air Wing jokoa baizik.
Beno, beste tanda bat igoko dut, jejeje. Ea zailagoa jartzen dudan.