Foroa Retro: Gomendatu emulatzailea

Game Erauntsia Retro Gomendatu emulatzailea

Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2015/01/20 16:27 50

# Gomendatu emulatzailea

Zein emulatzaile gomendatuko zenukete Gameboy jokuetarako (lehenengo belaunaldikorako). Orain megaman ikusi dudala foroan, jolasteko gogoa jarri zait berriz!! Ba al dago plataforma anitz emulatzen dituen sistemarik edo bakoitzerako zerbait berezia behar dut??

Mila esker!! :D



Xabier Calvo
Game Erauntsiako Kidea2015/01/20 17:40 25

# Re: Gomendatu emulatzailea

Nik VisualBoy Advance erabili izan dut eta oso ondo dabil. Honekin Gameboy klasikoa, Gameoby COlor eta Gameboy Advance-a emulatu ditzakezu: http://visualboyadvance.net/
GPL v3 lizentzia du eta Windowserako da. Ez nago ziur ez dagoen Linux-erako ere hau berau. Hala ere, jokoetan gertatzen dena badakizu, Windows-erako daude gehienak .

Nire gomendioa sistema bakoitzarentzat emulatzaile propioa erabiltzea da, beti ere optimizatuagoak baitaude sistema konkretu horretarako. Hala ere, probatu nahi zianez gero badaude hainbat sistema emulatzen duten emulatzaileak. Famatu bat MESS da. MAME-ren arreba deitzen diote, jeje. Proiektu beretik dator eta kontsola/ordenagailu ezberdinak emulatzen ditu.

Windows-erako nik gomendatzen dizkizudan batzuk:

NES/Famicom: Nestopia
SNES: Zsnes
Megadrive/SegaCD/Master System: Kega Fusion
Gameboy/Color/Advance: VisualBoyAdvance
Arcade: MAME
NeoGeo: FinalBurn Alpha
TurboGrafx/PCEngine: MagicEngine (ordaindu beharrekoa da)
Nintendo 64: Project64
Gamecube/Wii: Dolphin
PS1: ePSXe

Badaude gehiago oso onak, hauek batzuk dira soilik. Web orrietara estekak pasako dizkizut gauenan nahi izanez gero.



Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2015/01/20 18:22 50

# Re: Gomendatu emulatzailea

Linuxerako Mednafen 0.8.D.3 erabiliaz lortu diat!! :D

$ sudo apt-get install mednafen

Ez dauka interfaz grafikorik, beraz, joku bat exekutatzeko:

$ mednafen ~/Mahaigaina/Megaman2.gb

Laguntza ikusteko F1 eta kontrolak konfiguratzeko berriz ALT+SHIFT+1. On egin!!



Xabier Calvo
Game Erauntsiako Kidea2015/01/20 20:36 25

# Re: Gomendatu emulatzailea

Nik orain ez dut Gameboyko emulatzailerik Linux-en, bai ordea Mame, snes eta Spectrum-eko emulatzaileak. Mednafen-erako hainbat front-end dituzu ez baduzu terminaletik ibili nahi. adibidez: mednaffe

Nik yum bidez egin dut Korora distribuzioa baitut.

Disfrutatu ezazu ba!!



Ander Intxaurrondo
2015/01/21 10:58 35

# Re: Gomendatu emulatzailea

  • PS2: PCSX2 (Bingenek artikulu bat jarri zuen honi buruz) Niri oso ondo funtzionatu dit
  • PSP: PPSSPP, behin probatu dut eta arazorik gabe
  • DS: DeSmuME, hau ere ona da

Uste dut 3ek dutela Linuxerako bertsioa, eta baten batek Androiderako ere.



Xabier Calvo
Game Erauntsiako Kidea2015/01/25 23:21 25

# Re: Gomendatu emulatzailea

Aupa Ander,

Komentatzen dituzun horietatik PS2 eta DS-koa ditut probatuta. Egia esan kuriositate hutsez, ze PS2 eta DS-a baditut. PS2 oso ona iruditzen zait, baina DSkoak erabili nuenean behintzat akats ugari zituen, eta joko asko ez zebiltzan ondo. Asko eguneratuko zuten ba. PSP-koa ez dut inoiz erabili, kontsola hori ere izanda dut eta ez dut beharrik izan.

Emulatzaileak kontsolak ez izanda kriston aukera dira sistema horietaz disfrutatzeko, baina orijinala edukitzeko aukera baduzue, probatu, sentsazioak ez du zer ikusirik.

Gameboyaren kasuan orijinalaren sentsazioa probatu nahi izanez gero, Gameboyaren kloniko bat existitzen da KongFeng izenekoa. Oso ona da, gainera pantaila argiztatua du (Gameboy orijinalak ez zuena) eta 20 eurotan lor daiteke.
Ni erosita dudan Gameboy-ko flashcart bat heltzera itxaroten nago. Heltzen zaidanean komnetatuko dut zelan dabilen KongFeng-a flashcartarekin.




Ander Intxaurrondo
2015/01/30 21:17 35

# Re: Gomendatu emulatzailea

Citra 3DS emulatzailea bidean



EƱaut Odriozola
2015/02/10 18:33 30

# Re: Gomendatu emulatzailea

Linuxerako mednafen emulatzailea probatu dut eta niri ederki doakit. Pauso hauek eman ditut eta oraingoz probatu dudan jokuan, megaman 2-ak ondo funtzionatzen dit.

Instalatzeko programa terminaletik:

sudo apt-get install mednafen

Gero jokua martxan jarri eta soinuak ez zidan egiten beraz karpeta nagusira joan eta .mednafen artxibo barruan mednafen.cfg testu dokumentuan sartu eta "567 sounddriver default" aldatu beharko da "567 sounddriver sdl" partez.

Azkenik jokuan sartu eta kontrolak konfiguratu ditut ALT+SHIFT+1 sakatuz. Jokua emuparadise-tik jaitsi dut.


Xabier Calvo
Game Erauntsiako Kidea2015/02/11 22:23 25

# Re: Gomendatu emulatzailea

Nik orain instalatuta ditudanak hurrengoak dira:

Mame - hau niretzat basikoa da. Beti eduki beharrekoa.
Zsnes - Super nintendo emulatzailea. Windows-ean bezala bikain dabil Linux-en
Fuse - Spectrum emulatzailea. Oso ona. Spectrum-eko liburutegi zabala probatu beharra dago!
ScummVm - Broken Sword edo Gooblins partida bat beti da polita. Abentura grafikoak gustatuz gero ezinbestekoa.

Hauek denak Linux Korora-n ditut instalatuta. Fedora-n oinarritutako distribuzioa da beraz Yum darabil pakete gestore moduan. Hortaz hauek instalatzeko erabilitako komandoak:

sudo yum install mame
sudo yum install zsnes
sudo yum install fuse-emulator
sudo yum install scummvm

Ez didate inongo arazorik eman, ez soinua ez ezer.

 Aparte, Mamerentzat QMC2 frontend-a dut ipinita, eta oso ondo dago ere, merezi du horrelako bat izateak.







Xabi
2015/03/11 13:08 5

# Re: Gomendatu emulatzailea

Zein emulatzaile gomendatuko zenukete Gameboy jokuetarako (lehenengo belaunaldikorako). Orain megaman ikusi dudala foroan, jolasteko gogoa jarri zait berriz!! Ba al dago plataforma anitz emulatzen dituen sistemarik edo bakoitzerako zerbait berezia ...
urtzai
RetroArch erabili, erraza, konpletoa eta eraginkorra!


Xabi
//from Indie Totem