Foroa Indie: Minecraft

Game Erauntsia Indie Minecraft

Bingen Galartza Iparragirre
Game Erauntsiako Kidea2014/09/27 10:26 55

# Lehen Minecraft Euskal Zerbitzaria

Aupa denei!

Euskal gamer komunitateak minecraft zerbitzari euskaldun bat behar duela uste dut. Katalanek badaukate bat, baina beste gauza askorekin gertatzen den bezala guk ez. Euskal Herrian jende askok jolasten du Minecraftean, jokua bera euskaraz badago baina zerbitzaririk ez.

Laguntza bila nabil! Lagun pare bat baditut laguntzeko prest, baina guk bakarrik ezer gutxi egin dezakegu. Minecraft zerbitzariarekin esperientzia badut eta horrelako zerbait konfiguratzeko gai naizela uste dut. Gainera, zerbitzarietarako pluginen programazioan ere aritu izan naiz.

Aurretik esan bezala laguntza behar dut! Proiektua aurrera eramateko taldetxo bat sortzea gustatuko litzaidake.


Galaipa


Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2014/09/29 10:41 50

# Re: Lehen Minecraft Euskal Zerbitzaria

Kaixo!! Pozten naiz horrelako iniziatibak ikustean! Ni behintzat laguntzeko prest egongo nintzateke, baina zehazki zer behar duzue? Zerbitzaria jartzeko makinaren bat, hori kudeatzeko jendea, hori guztia eta zerbait gehiago...? Nik nire aldetik jakin nahiko nuke oraingoz zenbat baliabide dagoen atzean eta batez ere zenbat behar diren :D


Nik uste dut Game Erauntsiko beste kideek ere esku bat luzatzeko arazorik ez dutela izango eta gustura eraikiko genukeela denon artean horrelako zerbitzari bat. Nik egia esan jokuarekin ez dut kontaktu askorik izan, baina informatikoa naizen aldetik beharrezko infraestruktura muntatzen laguntzeko prest nago. Ederra litzateke Minecraft jokalarien euskal komunitate bat hemendik sortzea! Bai horixe!



Haritz Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2014/09/29 13:45 1180

# Lehen Minecraft Euskal Zerbitzaria

Aupa,

Nire aldetik ahal dudan eran ekarpentxo bat egingo nukeen, baina adierazi ze eratako laguntza behar duzuen. Zerbitzaria montatuz gero nire Youtubeko kanalean, ta beste kideenetan ere pentsatzen dut, erakutsiko nuke. Horrez gain zerbitzariko erabiltzaile aktiboa izango nintzatekeen, zerbitzari espainol batean ibili bainintzen pixkat eta oso polita iruditu baitzitzaidan.

Oso ideia ona izan duzu Galaipa. Besterik gabe agur !



Bingen Galartza Iparragirre
Game Erauntsiako Kidea2014/09/29 18:17 55

# Re: Lehen Minecraft Euskal Zerbitzaria

Kaixo!
Lehenik eta behin mila esker zuen laguntza eskeintzegatik.

Hainbat hilabetez zerbitzari txiki bat sortu nuen baina inguruko jendearentzat bakarrik. Egia esan, nahiko zerbitzari polita zen, txikia baina oso osatua. Ordu asko igaro nituen dena konfiguratzen eta pixkanaka-pixkanaka gauza berriak gehitzen. Plugin asko ere euskaratu nituen. Jendeak zerbitzaria publiko egiteko esaten zidan, baina ez nintzen ausartu. Proiektua alde batera utzi nuen. Orain Gamer Erauntsiaren kontu honekin konturatu naiz Euskal Minecraft Zerbitzari bat beharrezkoa dela.

Oraindik ez naiz ezertan hasi, lehenik eta behin jendea biltzea dela uste dut onena. Proiektua aurrera eramateko prest dagoen jendea behar dugu. Zerbitzari bateko lan asko eskatzen baitu. 2 lan nagusi daude:
1.Jokotik kanpo: Zerbitzaria prestatu, pluginak konfiguratu...
2.Joko barruan egin beharrekoa: Eraiki, zerbitzaria zaindu, jokoak eta ekintzak antolatu...
Bestetik youtuberren lana ezinbestekoa da zerbitzariak funtzionatzeko.

Hala ere hori guztia egiten hasi aurretik, ondo pentsatu beharko lirateketen hainbat puntu daude:
- Merezi al du?
- Zer motatako zerbitzaria nahi dugu?
- Zerbitzaria nola finantziatu? (Esan didatenaren arabera 15€ inguru hilabeteko)
- ....

Azkenik argi uztea gustatuko litzaidake proiektuak irekia izan beharko lukeela, Gamer Euskaldun guztiona.


Galaipa


Haritz Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2014/09/30 14:20 1180

# Lehen Minecraft Euskal Zerbitzaria

Ba bai, lehenik ausnarketa egin beharko genukeen ea merezi duen. Batipat erabiltzaile aldetik, ze hilero diru bat pagatu ta inor ez ibiltzeko...

Post berri bat irekiko det zerbitzarian ibiltzera minimoki konprometitzen dan jendea apuntatzen joateko. Zerbitzaria zaintzeko eta aktibitateak antolatzeko ardura, gehien ibiltzen direnek izan beharko luketeela iruditzen zait.

Horrez gain, zerbitzari bat alkilatzea erabakitzen bada, ikusi beharko da zenbateko kapazitate duena den. Ze ez du prezio bera izango 10 jokalarai edo 50 onartzen dituenak. Begira jardun naiz eta Mojang berak zerbitzu hau eskaintzen du, Minecraft Realms izenekoa:

   - Aldiberean 10 pertsona jolasten eta gehienez 20 pertsona inskribatuta egoteko aukera.

   - Kudeaketa eta zerbitzaria konfiguratzeko erraztasun guztiak. 

   - 8€/hileko.

Finantziazioa "Webgunea" ataleko "Zozketak" postean azaltzen dudan bezala. Horrela dirutxo bat atera ezkero finantziatu daiteke. Bestela ikusi beharko nor dagoen ordaintzeko prest.

YouTuberren aldetik, nik behintzat seguru gogoz ekingo niokela bertan bideoak egin eta jendeari informatzera gure proiektuaz. Besteak ere animatuko direlakoan nago.





Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2014/09/30 15:24 50

# Re: Lehen Minecraft Euskal Zerbitzaria

Bapatean ideia zoro bat izan dut :D

Nik uste, kontua finantziazioa eta lehenengo deialdi baterako propaganda egitea baldin bada, Karena bezalako crowfounding plataforma erabil dezakegula urtebetez zerbitzaria martxan jarri ahal izateko diru sarrerak lortzeko. Horrez gain, gune honen blogaz gain sareko euskarazko albistegietan bederen zerbait idatzi beharko genuke (sustatu.eus, zuzeu.eus...).

Hortik aurrera eta zerbait lortzen bada, Haritzek dioenarekin ere ados nago.



Bingen Galartza Iparragirre
Game Erauntsiako Kidea2014/09/30 16:21 55

# Re: Lehen Minecraft Euskal Zerbitzaria

Aupa!
Bien ideiak asko gustatu zaizkit eta nik 3. bat botako dut. Behin zerbitzaria martxan egonda "Vip" bezala ezagutzen den sistema jarri genezake martxan. Hau da, donazio sistema. Esate baterako 1€ donazioa egiten duten erabiltzailei abaintaila bereziak eman hilabete batez(Abantaila bisualak soilik: koloretako izena...)

Zerbitzaria kontratatzeko garain Realms ez da batere gomendagarria, ez du ia pertsonalizatzeko aukerarik ematen eta oso garestia da. CraftBukkit-ean oinarritutako zerbitzaria dira onenak. Ikusi dudanaren arabera hilean 10€ ordainduta 30 pertsona aldi berean sartuta egoteko aukera.

Urtzaik esan duen bezala lehengo pausoa propaganda piska bat egitea izango litzateke.

Ea pixkanaka jende gehiago animatzen den! :)


Galaipa


Amukela
2014/09/30 19:24 30

# Kaixo!

Kaixo! Ni Galaipa-ren anaia naiz. Serberrean laguntzeko prest nago. Serberrean 4 pertsona sartu ditzaket, eta urtarrilean 6 izan daitezke. :D


Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2014/10/03 13:28 50

# Lagun bat gehiago

Nirekin lan egiten duen bat prest dago zerbitzarian parte hartzeko. Bat gehiago beraz!! Nik uste hala ere karenakoekin hitz egin eta crowfunding-a martxan jarri behar dugula. 150€ko diru bilketa bat ezarri zerbitzaria martxan jarri eta zerbaitekin hasteko. Crowfunding-ean apuntatzen direnak izango lirateke urteko kuota ordaintzen dutenak. Bakoitzak 5€ko hasierako ordainketa bat nik uste oso oso ondo dagoela. Zer iruditzen? 30 jokalari beharko genituzke :D



Haritz Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2014/10/03 16:19 1180

# Lehen Minecraft Euskal Zerbitzaria

Ni prest negokek 5€ jartzeko. Hori bai, enteratu behar diau ea zerbitzari hauetako batean ibiltzeko minecraft originala behar dan al pirata batekin ibili laizken. Jende askok pirata zaukek eta 5€ ordaindu ta ezin badu ibili geo, grazia earra.