Foroa Indie: Gomendioak

Game Erauntsia Indie Gomendioak

Joko indie-ak gomendatzeko gaia. Zeintzuk gustatzen zaizkizu eta gomendatuko zenituzke?

Xabier Calvo
Game Erauntsiako Kidea2014/11/04 22:48 25

# Nire gomendioak

Kaixo,

Joko indieak PC-an jokatu izan ditut gehien bat. Eta daukadan PC nahiko kaskarra da, ondorioz beti 2D jokoak izan dira, eta ia beti plataformak. Egia esan, joko mota hori oso gustoko dut. Aspaldi ez dut horrelako jokorik probatu. Jokatu nituen azkenak VVVVVV eta Cave Story izan ziren. Biak oso gomendagarriak nire ustez.

VVVVVV: 2D plataforma purua da, grabitatea aldatzen joaten gara eta ondorioz gure pertsonaia lurrean edo sapaian egotera pasatzen da. Horrela mapa osoan zehar ibili beharko gara oztopoak gaindituz. Jokoa motz egin daiteke baina niri "engantxatu" egin zidan. Gomendagarria



Cave Story: Akziozko eta plataforma 2D jokua. Robot bat gara eta untxi berezi batzuk laguntzen ditugu doktore gaizkile batengandik. Arma ezberdinak ditugu erabilgarri eta buruzagi (nire garaian "munstroak" deitzen genien) ezberdinak gainditu beharko ditugu. Gomendagarria.




Zuek gomendiorik?



Ander Intxaurrondo
2014/11/05 11:43 35

# Re: Nire gomendioak

Guacamelee!!

guacamelee-ertaina



Xabier Calvo
Game Erauntsiako Kidea2014/11/05 22:46 25

# Re: Nire gomendioak

Joku horri buruz iritzi oso onak irakurri ditut. Esan bezala, nire ordenagailua osooo kaskarra da eta tristea bada ere, ez ditut jokoa martxan ipintzeko minimoak betetzen, jejeje. Ikusi dudanez, WiiU-n ere atera dute joko hau, gainera "Super Turbo Championship Edition" delakoa, DLC eta guzti. Beraz, zure gomendioa jarraituz, Shovel Knight-ekin batera Guacamelee ere hartuko dut.

Mila esker!

Demoa bakarrik jokatu badut ere, beste gomendio bat nire partetik: Unepic. Rol-plataforma joko bat da. Niri asko gustatu zitzaidan. Windows eta Wiiu-Eshop-ean dago.



Ander Intxaurrondo
2014/11/06 00:23 35

# Re: Nire gomendioak

Hartzekotan hartu Turbo Championship Edition dalakoa. Ez dut uste errekurtso asko behar dituenik ordenagailutarako, nirean oso ondo zebilen, eta nire portatilean aurreko belaunaldi bukaerako jokoak kaxkar funtzionatzen zuten.

Shovel Knight ere pentsatuta daukat, itxura ona du, baina une honetan beste prioritate batzuk ditut, jaja.



Xabier Calvo
Game Erauntsiako Kidea2014/11/10 23:48 25

# Re: Nire gomendioak

VVVVVV jokuari buruz anotazio bat. Pantailak sortzeko editorea ere badu. hau doanekoa da. Jendeak eginikoak jokatzeko jaitsi daitezke, eta batzuk benetan oso onak dira. Hemendik jaitsi daitezke:

Editorea eta jokalariek eginiko pantailak jokatzeko (doanekoa): http://distractionware.com/blog/2014/06/outer-space/

Jokalariek eginiko pantaila batzuk: http://distractionware.com/blog/category/vvvvvv-levels/

Gogoratu: Pantaila hauek jokatzeko ez da joko orijinala beharrezkoa. Hau jokuaren mekanika probatzeko erabili dezakezue eta gustatuz gero joko osoa hartu.






Sir Olentzero
2014/11/21 15:15

# hipster

Ez naiz indie zalea baina oraingoan birekin nator.

This war of mine



Kriston itxura ona dauka. Gerraren alde krudela eta gizatiarra nahastuta.

Eta Wii U-n aterako den Runbow honek itxura ona dauka



(Nola inkrustatzen dira bideok?)


Stop shitting your pants and grow some balls!


Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2014/11/21 16:52 50

# Re: hipster

Aupa Olentzero!

Hemen idatzi dut azalpen txiki bat: http://gamerauntsia.com/foroa/webgunea/82/ eta zure posta ere txukundu dugu. Beti ere, zure baimenarekin :D

Ondo izan!



Xabier Calvo
Game Erauntsiako Kidea2014/11/22 16:00 25

# Re: hipster

Aupa Olentzero.

Bi gomendioek kriston itxura dute bai! Runbow-k lagunartean jokatzeko aproposa dirudi. dibertigarria. Eta "This war of mine"-ek duen giroa ikusgarria benetan. Ez nituen ezagutzen. Ea aukerarik dudan hauetan jokatzeko!



Haritz Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2014/11/24 00:15 1180

# Re: hipster

VVVVVV kriston jokoa da. Bi aldiz daukat osorik pasata, ta 8 bit-etako musika bikaina dauka. Nik gomendatzen dizkizuet Braid, Limbo, The Bridge, Osmos eta Machinarium.

Oraindik pendiente dauzketenak Bastion ta Fez dira, fama oso ona daukeben bi jolas. Ea denbora noiz ateratzen dudan hauentzat.



Ander Intxaurrondo
2014/11/24 23:11 35

# Re: hipster

Jolastu Fez-era, oso ona da!