Foroa Terminologia: boss, mid-boss, final boss... euskaraz nola?

Game Erauntsia Terminologia boss, mid-boss, final boss... euskaraz nola?

egoninobi
2015/01/26 15:17 35

# boss, mid-boss, final boss... euskaraz nola?

Aupa lagunok!
Bideojokoei dagokienez badirudi euskarak nahiko hiztegi murriztua duela.
Ea euskaltzandiakoak pasatzen diren hemendik hiztegia berrizteko. xd

Nola itzuliko zenituzkete zuek termino hauek?

jefe // boss --> burua, nagusia?
sub-jefe // mid-boss --> tarteko-burua, tarteko-nagusia?
jefe final // final boss --> azken burua, nagusi finala?

Ez dute ondo jotzen belarrira... ala bai?


Aupa! :D


Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2015/01/26 15:33 50

# Re: boss, mid-boss, final boss... euskaraz nola?

Aupa Egoni!

Niri aukeran nagusia gehiago gustatzen zait. Eta mailaka honela ikusten dut :D

boss --> nagusia
mid-boss --> nagusi-orde (hemen ikusi dut: http://www.ehu.eus/euskalosasuna/sorkuntza/erdal.htm )
final boss --> azken nagusia

Zer iruditzen?



Xabier Calvo
Game Erauntsiako Kidea2015/01/26 16:25 25

# Re: boss, mid-boss, final boss... euskaraz nola?

Nik nire dudak ditut ea nagusi edo etsai-nagusi bezala euskaratu nukeen... Zuek zer deritzozue?




egoninobi
2015/01/30 16:07 35

# Re: boss, mid-boss, final boss... euskaraz nola?

Nagusi... etsai-nagusi...

Bai, Urtzik proposatutakoa litzateke beharbada egokiena. Eta kasuaren arabera, etsai-nagusi ere esan ahalko litzateke.

Beharbada arraro ikusten dira, ez gaudelako jokoak euskaraz ikustera ohituak.

Zorionak Minecraft euskaratu dutenei, ez zen batere erraza izango eta! XD


Aupa! :D


Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2015/01/30 16:12 50

# Re: boss, mid-boss, final boss... euskaraz nola?

Oso ondo! Bada terminologiako gure taulan sartuko ditut gu ere ohitzen joateko :D

http://gamerauntsia.eus/terminologia



Damian
Game Erauntsiako Kidea2015/02/25 13:29 55

# Re: boss, mid-boss, final boss... euskaraz nola?

Apa,

Nik urtzik esandako boss eta mid-boss-en itzulpenak ondo ikusten dittut.
Eta "final boss"-endako "nagusi gorena" gustatzen jat asko.
Azkenian epikotasun puntu bat emotian datza izen honek (itzulpen zuzen edo zehatza baino helburura jotea, alegia).

Proposamen bat besterik ez da ;)

Damian.


egoninobi
2015/03/13 20:54 35

# Re: boss, mid-boss, final boss... euskaraz nola?

Aupa Damian!

Neu ere erabat ados zure proposamenarekin. "Azken nagusia"ri indar apur bat falta zitzaion.
"Nagusi gorena" berriz primeran geratzen da. Zeuk esan bezala epikotasun puntu horrekin ;)

Urtzi, zeuk ere ondo baderitzozu eguneratu hitza terminologia atalean.

--------

Eta jada bide batez beste gauzatxo bat galdetzeko aprobetxatuko dut:

Nola itzuliko zenukete "event" hitza bideojokoen testuinguruan?

Ingelesez -> Event
Gazteleraz -> Evento
Euskaraz -> ??? Gertaera? Ekitaldia? Ekintza? Mmm ez dakit ba... Ez zaizkit oso egokiak iruditzen bideojokoetarako.

Zer deritzozue zuek?


Aupa! :D